Ia 3 minutu galdu ditu
Samuel Sanchez: 'Egun oso txarra izan da'
Erredakzioa
"Indarrik gabe geratu naiz, ezin nuen pedal kolperik ere eman. Eskerrak taldekideak nirekin izan ditudala", esan du Euskalteleko txirrindulariak helmugara iritsi eta gutxira.
Samuel Sanchezek (Euskaltel) egun "oso txarra" izan duela onartu du kazetarien aurrean, Espainiako Itzuliko bigarren etapan ia hiru minutu galdu ostean.
"Helmugarako zazpi kilometro falta zirela, indarrik gabe geratu naiz, ezin nuen pedal kolperik eman. Eskerrak taldekideak nirekin izan ditudala", esan du helmugara iritsi eta gutxira.
"Lehia luzea da eta ez da ezer gertatzen, kirola eta Espainiako Itzulia horrelakoak dira, lasterketaren nekeak dira", gaineratu du Euskalteleko txirrindulariak.