Itxi

8. etapan

Igor Anton: 'Jendea ezustean harrapatu nahi nuen, baina oso zaila zen'

Erredakzioa

"Garaipen bat nahi dugu, beharbada taldearen egoerak badu eragina, baina borrokan jarraituko dugu; ea Mikelek, Samuelek, nik edo beste taldekide batek zorterik dugun", azaldu du gadakoztarrak.

Igor Anton, iragan Tourreko irudi batean. Efe.

Igor Anton Euskaltel Euskadiko txirrindularia Espainiako Vueltaren 8. etapa irabazten saiatu da helmugarako 4.7 kilometrora erasoa jota, baina ezin izan du bere asmoa gauzatu. Txirrindulariak azaldu duenez, aurkariak ezustean harrapatu nahi zituen eta ez "amaiera arte itxaron".

"Pena handia eman dit garaipena hain gertu izan eta ezin lortzeak. Aurkariak ezustean harrapatu nahi nituen, amaiera arte itxaron barik. Inoiz ez dakizu gerasoa oiz ala berandu jotzen duzun, baina Purito, Valverde eta antzeko txirrindulariak tartean egonda, banekien zaila izango zela", esan die kazetariei.

"Atzekoek erritmoa jaitsiko zutela espero nuen, baina amaierako tarte lauak kalte egin dit. Txirrindulari batek ezer gutxi egin dezake tropel osoaren kontra, oso zaila zen", gaineratu du bizkaitarrak.

"Garaipen bat nahi dugu, beharbada taldearen egoerak badu eragina, baina borrokan jarraituko dugu; ea Mikelek, Samuelek, nik edo beste taldekide batek zorterik dugun", azaldu du gadakoztarrak.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)