Itxi

13. etapa

Garaipen handia lortu du Warren Barguil gazteak

Erredakzioa

Argos-Shimano taldeko txirrindulariaren atzetik, Nocentini eta Mollema sailkatu dira. Zandio bosgarren izan da, Txurruka seigarren, eta Egoi Martinez eta Intxausti, zortzigarren eta hamargarren.

Warren Barguil, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Warren Barguil (Argos) frantziarra nagusitu da Espainiako Itzuliaren 13. etapa (169 kilometro, Valls eta Castelldefels artean), eta Vincenzo Nibali italiarrak lidergoari eutsi dio.

Barguil gazteak erasora jo du helmugarako bi kilometroren faltan, eta Rinaldo Nocentiniren (AG2R) eta Bauke Mollemaren aurretik sailkatu da. Tropelak ia hiru minutu gehiago izan ditu. Zandio bosgarren izan da, Txurruka seigarren, eta Egoi Martinez eta Intxausti, zortzigarren eta amargaren, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusian, bestalde, aldaketarik ez. Nibalik jarraitzen du lidergoan, eta bigarren postuan, 31 segundora, Nicolas Roche (Saxo) dago. 46ra Alejandro Valverde (Movistar) eta Chris Horner (Radioshack) daude.

Larunbatean Pirinioetan murgilduko da Espainiako Itzulia. Jardunaldiak 155,7 kilometro izango ditu, Baga eta Collada de la Gallina (Andorra). Pirinioetan hiru jardunaldi gainditu beharko ditu tropelak, baina larunbat honetakoa gogorrena izango omen da maila bereziko Envalira mendatea igo beharko baitute.

13. etapa:

1. FRA BARGUIL, Warren TEAM ARGOS-SHIMANO 4h 00' 13''
2. ITA NOCENTINI, Rinaldo AG2R LA MONDIALE + 7''
3. NED MOLLEMA, Bauke BELKIN-PRO CYCLING TEAM + 7''
4. ITA SANTAROMITA, Ivan BMC RACING TEAM + 7''
5. EUS ZANDIO, Xabier SKY PROCYCLING + 7''
6. EUS TXURRUKA, Amets CAJA RURAL - SEGUROS RGA + 7''
7. ITA SCARPONI, Michele LAMPRE-MERIDA + 7''
8. EUS MARTÍNEZ, Egoi EUSKALTEL EUSKADI + 7''
9. FRA COPPEL, Jerome COFIDIS, SOLUTIONS CRÉDITS + 24''
10. EUS INTXAUSTI, Beñat MOVISTAR TEAM + 2' 34''

Sailkapen nagusia:

1. ITA NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM 49h 29' 02''
2. IRL ROCHE, Nicolas TEAM SAXO-TINKOFF + 31''
3. ESP VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 46''
4. USA HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD + 46''
5. ESP RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 2' 33''
6. ITA POZZOVIVO, Domenico AG2R LA MONDIALE + 2' 44''
7. ITA BASSO, Ivan CANNONDALE PRO CYCLING + 2' 52''
8. FRA PINOT, Thibaut FDJ.FR + 3' 35''
9. POL MAJKA, Rafal TEAM SAXO-TINKOFF + 3' 46''
10. ESP MORENO, Daniel KATUSHA TEAM + 3' 56''

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)