Itxi

14. etapa

Daniele Ratto, nagusi Pirinioetako aurreneko jardunaldian

Erredakzioa

Vincenzo Nibali liderra 3:52ra helmugaratu da, eta bi segundo gehiago behar izan ditu Chris Hornerrek. Zubeldiak proba utzi du hipotermiak jota.

Daniele Ratto. Argazkia: EFE

Daniele Ratto (Cannondale) italiarra nagusitu da Espainiako Itzuliaren 14. etapan, Pirinioetako aurrenekoan, hain zuzen ere. Jardunaldiak 155,7 kilometro izan ditu Baga Collada de la Gallina (Andorra) artean, eta Vincenzo Nibalik lidergoa sendotu du.

Envalira jaitsieran erasora ju du Rattok, eta Ordino eta Comella mendateak "aurkaririk· gabe gainditu ditu. Haren atzetik Nibali liderra eta Chris Horner helmugaratu dira. Nibalik Rattok baino ia lau minutu gehiago izan behar ditu, eta Hornerrek italiarrak baino bi segundo gehiago. Purito Rodriguezek eta Alejandro Valverdek 17 eta 49 segundo galdu dituzte, hurrenez hurren, sailkapen nagusian.

Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) bosgarren bukatu du, eta Mikel Landa taldekideak bederatzigarren. Zubeldia, Basso eta Luis Leon Sanchez txirrindulariek proba utzi behar izan dute, hipotermiak jota.

Igandean Vueltako etapa nagusia jokatuko da (224 kilometro, Andorra eta Peyragudes artean), eta tropelak lehen mailako Canti, Bonaigua, Bales eta Peyragudes igo beharko ditu.

14. etapa:

1. ITA RATTO, Daniele CANNONDALE PRO CYCLING 4h 24' 00''
2. ITA NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM + 3' 53''
3. USA HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD + 3' 55''
4. ESP RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 4' 11''
5. ESP SÁNCHEZ, Samuel EUSKALTEL EUSKADI + 4' 19''
6. ESP VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 4' 43''
7. FRA PINOT, Thibaut FDJ.FR + 4' 46''
8. ITA POZZOVIVO, Domenico AG2R LA MONDIALE + 4' 46''
9. EUS LANDA, Mikel EUSKALTEL EUSKADI + 5' 17''
10. CZE KONIG, Leopold TEAM NETAPP-ENDURA + 5' 21''

Sailkapen nagusia:

1. ITA NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM 53h 56' 49''
2. USA HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD + 50''
3. ESP VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 1' 42''
4. ESP RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 2' 57''
5. ITA POZZOVIVO, Domenico AG2R LA MONDIALE + 3' 43''
6. IRL ROCHE, Nicolas TEAM SAXO-TINKOFF + 4' 06''
7. FRA PINOT, Thibaut FDJ.FR + 4' 34''
8. CZE KONIG, Leopold TEAM NETAPP-ENDURA + 5' 42''
9. ESP MORENO, Daniel KATUSHA TEAM + 6' 28''
10. EST KANGERT, Tanel ASTANA PRO TEAM + 6' 45''

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)