Itxi

20. etapa

Hornerrek Itzulia erabakita utzi du, Nibalik Anglirun huts egin ostean

Leire Etxazarra | eitb.com

Estatubatuarrak atzean utzi du Vincenzo Nibali arerioa Angliru beldurgarrian gora. Etapa garaipena Kenny Elissonderentzat izan da. Gazte frantziarra negarrez sartu da helmugan.

Hornerrek 41 urterekin irabaziko du Espainiako Itzulia. Efe.

Christopher Horner estatubatuarrak erabakita utzi du 2013ko Espainiako Itzulia, Nibalik Anglirun gora huts egin ondoren. Italiarra 37 segundora dago orain sailkapen nagusian, igandeko azken etapa bakarrik falta denean.

Angliruko etapa erabakigarria Kenny Elissonde (Francaise) frantziarrak irabazi du, Aviles eta Angliru arteko 142,2 kilometroak bete ondoren. Bigarren Horner bera sartu da, 26 segundora, eta Nibali hirugarren 53 segundora, Alejandro Valverde ere zihoan taldetxo batean.

41 urteko estatubatuarrak jertse gorriari eutsi dio eta Itzulia erabakita utzi du. Vincenzo Nibali aurkaria bigarren da sailkapen nagusian, baina 36 segundora.

Igandean 21. etapa korrituko dute, azkena, 109 kilometrokoa, Leganes eta Madril artean.

 

20. etapa

1. ELISSONDE, Kenny FDJ.FR 3h 55' 36''
2. HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD + 26''
3. VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 54''
4. NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM + 54''
5. CARDOSO, Andre CAJA RURAL - SEGUROS RGA + 54''
6. NERZ, Dominik BMC RACING TEAM + 54''
7. MENDES, José Joao TEAM NETAPP-ENDURA + 1' 15''
8. RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 1' 45''
9. PAUWELS, Serge OMEGA PHARMA-QUICK STEP CYCLING TEAM + 1' 52''
10. PINOT, Thibaut FDJ.FR + 1' 59''

Nagusia:

1. HORNER, Christopher RADIOSHACK LEOPARD 81h 52' 01''
2. NIBALI, Vincenzo ASTANA PRO TEAM + 37''
3. VALVERDE, Alejandro MOVISTAR TEAM + 1' 36''
4. RODRIGUEZ, Joaquin KATUSHA TEAM + 3' 22''
5. ROCHE, Nicolas TEAM SAXO-TINKOFF + 7' 11''
6. POZZOVIVO, Domenico AG2R LA MONDIALE + 8' 00''
7. PINOT, Thibaut FDJ.FR + 8' 41''
8. SÁNCHEZ, Samuel EUSKALTEL EUSKADI + 9' 51''
9. KONIG, Leopold TEAM NETAPP-ENDURA + 10' 11''
10. MORENO, Daniel KATUSHA TEAM + 13' 11''

Albisteak (3)

Informazio gehiago (2)