Itxi

Auzkezpena

Aralarko San Migel gainean bukatuko da 11. etapa

Erredakzioa

Larunbatean egingo da Espainiako Itzuliaren aurkezpen ofiziala, Cadizen. Vuelta abuztuaren 23an hasiko da, Jerezen, eta irailaren 14an amaituko da, Santiagon.

Euskaltelek ez du aurten parte hartuko. Argazkia: EFE

Larunbatean aurkeztuko dute Espainiako Itzulia, Cadizen.

Aurtengo edizioa Jerezen hasiko da, abuztuaren 23an, eta Santiagon amaituko da, irailaren 14an. Zortzi etapa maldan gora amaituko dira (iaz baino gutxiago): La Zubia (6. etapa), Valdelinares (9. etapa), Aralarko San Migel (11. etapa), La Camperona (14. etapa), Covadonga (15. etapa), Somiedoko lakuak, La Farrapona (16. etapa), Castrove mendia (18. etapa) eta Ancares (20. etapa).

Erlojuaren kontra hiru etapa jokatuko dira: lehenengoa, taldekako erlojupekoa; 10. etapa, 34 kilometrokoa; eta, azken egunean, Santiagon (10 kilometrokoa).

Ibilbidea

Albisteak (3)