Kargatzen...
Itxi

3. etapa

Michael Matthewsek etapa eta lidergoa eskuratu ditu

Erredakzioa

Daniel Martin (Garmin) eta Giampaolo Caruso (Katusha) sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Michael Matthewsek (Orica GreenEdge) irabazi du Espainiako Itzuliaren 3. etapa (Cadiz - Arcos de la Frontera, 197,8 kilometro) eta bera da probako lider berria. Esprintean Daniel Martin (Garmin) eta Giampaolo Caruso (Katusha) gainditu ditu txirrindulari australiarrak.

Bero handiaren ondorioz, jardunaldia gogorra izan da. Hala ere, tropelaren erritmoa bizia izan da, eta Lluis Mas (Caja Rural) ihesaldiko azken gizona Arcos de la Fronterara heldu aurretik harrapatu du. Ondoren, Adam Hansen (Lotto-Belisol) txirrindulariaren erasoa ere bertan behera utzi du talde nagusiak.

Caruso italiarra izan da Arcosera iristen lehena, baina garaipena Matthewsek eskuratu du azkenean, azken metroetan nagusituta.

Sailkapen nagusian, beraz, Matthews dago aurreneko postuan Quintana eta Valverderen (Movistar) aurretik. Haimar Zubeldia bederatzigarren postuan dago, 20 segundora.

Asteartean honetan probako laugarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 164,7 kilometro izango ditu, Mairena del Alcor eta Kordoba artean.

3. etaparen sailkapena:

1. Michael Matthews (AUS-Orica Greenedge) 5h 12:14

2. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) d.b.

3. Joaquin Rodriguez Oliver (ESP-Team Katusha) d.b.

4. Wilco Kelderman (NED-Belkin Pro Cycling Team) d.b.

5. Paul Martens (GER-Belkin Pro Cycling Team) d.b.

6. Cadel Evans (AUS-BMC Racing Team) d.b.

7. Lloyd Mondory (FRA-AG2R La Mondiale) d.b.

8. Nacer Bouhanni (FRA-FDJ.fr) d.b.

9. Daniel Moreno Fernandez (ESP-Team Katusha) d.b.

10. Christopher Froome (GBr-Team Sky) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Michael Matthews (AUS-Orica Greenedge) 9h 27:53

2. Nairo Quintana (COL-Movistar) 04

3. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 11

4. Rigoberto Uran (COL-OPQ) 15

5. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) 17

6. Esteban Chaves Rubio (COL-Orica GreenEdge) 17

7. George Bennett (AUS-Cannondale) 20

8. Julian David Arredondo (COL-Trek Factory Racing) d.b.

9. Haimar Zubeldia (EUS-Trek Factory Racing) d.b.

10. Gianluca Brambilla (ITA-Omega Pharma) 22

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)