Itxi

Adierazpenak

Valverde: 'Banekien ez nuela etapa irabaziko'

Erredakzioa

"Lasterketa egunero egin beharra dago, banekien ez nuela etapa irabaziko baina atzekoen lana ikusi nahi nuen", esan du etapa bukatu eta gero.

Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

Degenkolb alemaniarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren laugarren etapa, baina Alejandro Valverde ere izan da jardunaldiko protagonistetako bat. Espainiarrak erasora jo du helmugarako 25 kilometroren faltan, baina ezin izan du garaipena eskuratu.

"Lasterketa egunero egin beharra dago, banekien ez nuela etapa irabaziko baina atzekoen lana ikusi nahi nuen", esan du etapa bukatu eta gero.

Astelehenean erorikoa izan zuen Valverdek, Arcos de la Fronterara heltzeko 20 kilometro falta zirenean. Gaurko etaparen hasiera mina nabaritu duela aitortu du, baina jardunaldia "ondo" bukatu du.

Albisteak (3)