5. etapa
Degenkolb nagusitasun osoz gailendu da Rondako esprinean
Erredakzioa
Giant-Shimanoko txirrindulariak garaipen garbia eskuratu du, Vueltako bigarrena jarraian. Nacer Bouhanni, bigarren, kexu agertu da alemaniarrarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
John Degenkolbek (Giant-Shimano) irabazi du Espainiako Vueltaren 5. etapa, esprinean, Priego de Cordoba eta Ronda artean (180 kilometro). Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge) liderraren maillot gorria mantendu du.
Alemaniako esprinterraren bigarren garaipena jarraian da. Nacer Bouhanni (FDJ), bigarren, Degenkolb aurreratzen saiatu da, eskuinatik, baina ez du lekurik izan txirrindularia eta publikoaren artean. Kexu agertu da alemaniarrekin, baina guztiz garbia izan da Degenkolben esprinta.
Pim Lighthart (Lotto-Belisol) eta Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) izan dira ihesaldiko protagonistak, baina tropelak eguneko zailtasun bakarra baino lehen (Puerto El Saltillo, 3. mailakoa) harrapatu ditu. Txirrindulariek, etapako azken zatian, ez dute haizea lagun izan, eta Tinkoff-Saxok egoera aprobetxatu du tropela apurtzeko. Azkenean, baina, tropela batuta heldu da azken esprinera.
5. ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>