Itxi

6. etapa

Valverde nagusitu da azken igoeran, eta gorriz jantzi da

Erredakzioa

Movistarreko txirrindulariak lehenengo etaparen ostean jantzi zuen liderraren maillota berreskuratu du, hautagai nagusi guztiei gailenduta, La Zubian (Granada).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alejandro Valverde (Movistar) gorriz jantzi da berriro Espainiako Vueltan, 6. etapa irabazita La Zubian (Granada), nagusi guztien aurretik, baita Nairo Quintana taldekidearen aurretik ere. Apur bat atzean geratu da kolonbiarra. Chris Froome (Sky) eta Alberto Contador (Tinkoff-Saxo), aldiz, denbora berean helmugaratu dira.

Hautagai nagusien lehenengo azterketa serioa izan da, eta Valverde bertsiorik onenean ibili da. Goiko guztiak aurrean egon dira, baina Valverde izan da Puritoren erasoari erantzuna eman diona, helmugatik 700 kilometrora.

"Nairorentzat egin dut lan, behar zuen erritmoa jarriz eta aurkariak gainetik kenduz. Gero, indartsu ikusi dut nire burua eta etapa irabaztera joan naiz", esan du Murtziakoak.

Azken igoerako protagonistak faborito nagusiak izan dira, final lehiatu batean. Borroka Vuelta Santiago de Compostelara iritsi arte mantenduko da, seguraski.

Valverderen atzetik daude Quintana, 15 segundora; Contador, 18ra; Froome, 22ra; Esteban Chaves (Orica-GreenEdge) gaztea, 41ra, eta Purito, 45era.

6. ETAPAKO SAILKAPENAK

</p>

Albisteak (3)

Bideoak (1)