11. etapa
Goi-mailako igoera Aralarko San Migelera
Erredakzioa
Hamar kilometrotako igoera, bataz beste 7,5eko pendizarekin eta %14ko aldapekin. Faboritoek etapa gogorra dute gaur.
Gaurko Espainiako Itzuliko etapa Aralarko San Migelen amaituko da eta Unipublic enpresak konpondu behar izan du azken egunetan errepidea. Beraz, ez da arazorik izango txirrindulariak bertatik igarotzeko. Ikuskizuna ziurtatuta dago eta Aralarreko San Migueleko pistetatik gora abiatuko dira garaipenaren bila.
Inoiz ez da Aralarrera igo Vueltan. Txirrindulariek erronka polita dute aurrean, hamar kilometrotako igoera, bataz beste 7,5eko pendizarekin eta %14ko aldapekin. Espainiako Itzulia irabazi nahi duena ezin du gaur huts egin.
Iruña - Aralar, 153,4 kilmetro.
121,6. km Lizarraga (3. mailakoa)
Helmuga, Aralarko San Migueleko gainan (1. mailakoa): 9,9 km / %7,5