18. etapa
Aruk irabazi du Monte Castroven, eta Froomek aldea murriztu du
Erredakzioa
Astanako italiarrak Vueltako bigarren garaipena eskuratu du, Aralarko San Miguelen ere irabazita. Chris Froomek gertuago du orain Contador sailkapen orokorrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fabio Aruk (Astana) irabazi du Espainiako Vueltaren 18. etapa, A Estrada eta Monte Castrove artean (157 kilometro). Chris Froome (Sky) izan da bigarrena, eta 20 segundo jan dizkio Alberto Contadorri (Tinkoff-Saxo). Pintokoak maillot gorria mantendu du.
Britainiarrak erasoa jo zuen helmugatik 2 kilometrora, gainontzeko faboritoak atzean utzita. Contador, Alejandro Valverde (Movistar) eta Purito Rodriguez (Katiuxa) 12 segundora helmugaratu dira.
Denbora-sariekin eta an Xoan de Poioko tarteko esprintarekin, liderrari denbora jatea lortu du Froomek, baita Valverderi bigarren postua kentzea ere.
Tropelak kontrolpean izan du lasterketa egunean zehar. Luis Leon Sanchez (Caja Rural-Seguros RGA) mendiko liderra, Hubert Dupong (Ag2r) eta Johan le Bon (FJD) ihesaldi txikian sartu dira. Movistarrek eta, batez ere, Skyk tropela gidatu dute Monte Castroveko igoera bikoitzaren bila.
Faborito guztiek gogortu dute igoera, bain Aru izan da garaipenaren erasoa jo duena. Gero, Froome aurreratu zen, eta italiarrarekin batera helmugaratu da, sailkapen orokorrari emozioa gehituta.
18. ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>