Aurpezpena
2015eko Vueltak maldan gora bukatuko diren bederatzi etapa izango ditu
Erredakzioa
Etapa bat Gasteizetik aterako da. Burgoseko 40 kilometroko erlojuaren kontrakoa erabakigarria izango da, amaierarako lau egunen faltan lehiatuko baita.
Espainiako Vueltako 70. edizioa Torremolinosen, Malagan, aurkeztu dute, mendian oinarritutako ibilbidearekin. Aurten, hala ere, orain arte igo ez diren mendateak igoko dituzte, ikuskizunari indarra emateko. Bederatzi etapa maldan gora bukatuko dira.
Lasterketa Puerto Banusen hasiko da, abuztuaren 22an, taldeko erlojuaren kontrako 7,5 kilometroko etaparekin. 2015eko edizioa Madrilen amaituko da, irailaren 13an, 21 etapa eginda.
Gasteizko etapa
Etapa bat Euskal Herritik aterako da, Gasteiztik hain zuzen, eta Alto Campoon amaituko da. Hortik Asturiasera egingo dute, Ermita del Alba igotzeko, aurtengo edizioko aurkikuntzetako bat.
Burgoseko erlojuaren kontrakoa, erabakigarria
Bigarren atseden egunaren ostean, Burgoseko erlojuaren kontrakoaren ordua iritsiko da. Egun erabakigarria izango da, eta batzuek mendian galdutako denbora berreskuratzeko aukera izango dute.
Baina ibilbideak beste ezusteko batzuk izango ditu, eta horiek Torremolinoseko aurkezpenean iragarriko dituzte, Avilako eta Madrileko mendilerroak ere erabakigarriak izango direla aurreratu baitute.
Alcala de Henaresen eta Madrilen arteko etapak emango dio amaiera Espainiako Vueltari, 21 etapetan 3.374 kilometro egin ostean.
Ibilbidea
Abuztuaren 22an. 1. etapa: Puerto Banus - Marbella (Erlojuaren kontrakoa), 7,4 km
Abuztuaren 23an. 2. etapa: Alhaurin de la Torre - Caminito del Rey, 165 km. Amaiera, maldan gora (3. mailakoa)
Abuztuaren 24an. 3. etapa: Mijas - Malaga, 164,6 km
Abuztuaren 25ean. 4. etapa: Estepona - Vejer de la Frontera, 203 km. Amaiera, maldan gora (puntuagarria ez)
Abuztuaren 26an. 5. etapa: Rota - Alcala de Guadaira, 182 km
Abuztuaren 27an. 6. etapa: Kordoba - Sierra de Cazorla, 204 km. Amaiera, maldan gora (2. mailakoa)
Abuztuaren 28an. 7. etapa: Jodar - La Alpujarra (Capileira), 188,3 km. Amaiera, maldan gora (1. mailakoa)
Abuztuaren 29an. 8. etapa: Puebla de Don Fadrique - Murtzia, 186,6 km
Abuztuaren 30ean. 9. etapa: Torrevieja - Cumbres del Sol (Benitachell), 168,3 km Amaiera, maldan gora (1. mailakoa)
Abuztuaren 31n. 10. etapa: Valentzia - Castelo, 152 km
Irailaren 1ean: Atseden eguna
Irailaren 2an. 11. etapa: Andorra - Els Cortals d´Encamp, 138 km. Amaiera, maldan gora (Berezia)
Irailaren 3an. 12. etapa: Escaldes-Engordany - Lleida, 172,5 km
Irailaren 4an. 13. etapa: Calatayud - Tarazona, 168 km
Irailaren 5ean. 14. etapa: Gasteiz - Fuente del Chivo (Alto Campoo), 213 km. Amaiera, maldan gora (1. mailakoa)
Irailaren 6an. 15. etapa: Comillas - Sotres, 175 km. Amaiera, maldan gora (1. mailakoa)
Irailaren 7an. 16. etapa: Luarca - Ermita del Alba, 184 km. Amaiera, maldan gora (Berezia)
Irailaren 8an: Atseden eguna
Irailaren 9an. 17. etapa: Burgos - Burgos (Erlojuaren kontrakoa), 39 km
Irailaren 10ean. 18. etapa: Roa de Duero - Riaza, 204 km
Irailaren 11n. 19. etapa: Medina del Campo - Avila, 185 km
Irailaren 12an. 20. etapa: San Lorenzo de El Escorial - Cercedilla, 181 km
Irailaren 13an. 21. etapa: Alcala de Henares - Madril, 93,7 km
Madril, 93,7 km