Kargatzen...
Itxi

Bos talde gonbidatuta

Caja Rural taldea Espainiako Itzulian izango da

Erredakzioa

Antolatzaileek gonbidatutako bost taldeen izenak iragarri dituzte. Lasterketa abuztuaren 22a eta irailaren 13a artean lehiatuko da.

Caja Rural – Seguros RGA talde nafarra, Cofidis eta Europcar frantziarrak, Team Colombia kolonbiarra eta MTN-Qhubeka hegoafrikarra dira 2015eko Espainiako Itzuliko bost gonbidatuak. Lasterketaren 70. edizioa abuztuaren 22a eta irailaren 13a artean korrituko da.

Gainontzeko taldeak, UCI Pro Tourrekoak guztiak, ondorengo hauek dira: AG2R La Mondiale eta FDJ (Frantzia), Astana Pro Team (Kazajstan), Trek, Cannondale-Garmin eta BMC (AEB), Etixx-Quick Step eta Lotto Soudal (Belgika), IAM Cycling (Suitza), Lampre-Mérida (Italia), Movistar Team (Espainia), Orica GreenEdge (Australia), Giant-Alpecin (Alemania), Tinkoff-Saxo y Katusha (Errusia), Lotto NL-Jumbo (Holanda), Sky (Erresuma Batua).