Itxi

Azken erabakia

Larunbateko erlojupekoak taldekako sailkapenerako soilik puntuatuko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOAK

Aurreikusitako ibilbideari eutsiko diote, baina banakako denborak ez dira kontuan hartuko, eta, beraz, ez da elastiko gorririk egongo.  

Txirrindularitza. Argazkia: EFE

Epaileek ostiral honetan iragarri dutenez, Espainiako Itzuliak larunbat honetako erlojupekorako hasiera batean proposatutako ibilbidea, Puerto Banus eta Marbella artekoa, ez da aldatuko. Hala ere, taldekako sailkapenerako soilik puntuatuko du, eta ez, ordea, sailkapen orokorrerako.

"Hainbat talde eta txirrindulariren kexak jaso, eta ibilbidea zehatz-mehatz aztertu eta UCIrekin akordio batera iritsi ondoren, Vueltako epaileak ibilbidea ez aldatzea baina banakako denborak kontuan ez hartzea erabaki du", azaldu dute antolatzaileek hedabideei bidalitako komunikatu ofizialean.

Txirrindulari eta taldeek arriskutsuegitzat jo dute, eta eroriko asko egoteko aukera dezente atzematen dituztenez, neurriak hartzea eskatu zuten.

uten.

Albisteak (3)