3. etapa
Peter Sagan, garaile Malagan
Agentziak | Erredakzioa
Tinkoff-Saxoko eslovakiarrak berriz irabazi du, esprintean, Espainiako Vueltaren 2. etapan. Omar Frailek (Caja Rural-Seguros RGA) mendiko maillota jantzi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Peter Saganek (Tinkoff-Saxo) irabazi du Espainiako Vueltaren hirugarren etapan. Eslovakiarra izan da azkarrena lasterketako lehenengo esprintean. Esteban Chavesek (Orica-GreenEdge) jarraitzen du sailkapen orokorreko lidergoan, eta Omar Fraile (Caja Rural-Seguros RGA) jarri da mendiko sailkapeneko lehenengo postuan.
Txirrindulariek 158,4 kilometroko etapa bete dute, Mijas eta Malaga aran. Esprintean bukatu da, iheslariek lanari gogor ekin dioten arren.
Eguneko protagonistak honakoak izan dira: Alexis Gougeard (Ag2r), Omar Fraile (Caja Rural), Natnael Berhane (MTN-Qhubeka), Ilia Koshevoy (Lampre-Merida), Sylvain Chavanel (IAM), Maarten Tjallingii (Lotto Jumbo), Walter Pedraza (Colombia) eta Martin Velits (Etixx-Quick Step). Horien artean, bizkaitarra izan da puntu gehien bildu dituena etapako bi mendateetan, eta mendiko liderra da orain.
Azkenean, Tinkoff-Saxoren lanari esker, esprintean erabaki da etapa, eta Sagan izan da azkarrena. Frantziako Tourrean bost aldiz izan zen bigarren, eta hamabost aldiz denboraldi osoan. Gaur, Nacer Bouhanniri (Cofidis) eta John Degenkolbi (Giant) gailendu zaie. Esteban Chavesek jarraitzen du maillot gorriarekin. Segundo bateko aldea du Tom Dumoulinekin (Giant) eta 15ekoa Nicolas Rocherekin (Sky). Purito Rodriguez, Alejandro Valverde eta Chris Froomek 5 segundoko tartean daude.
Fabian Cancellarak (Trek) lasterketa utzi du. Haimar Zubeldia taldekidearen arabera, halabeharrezkoa izan da, "gau txarra igaro duelako gastroenteritisagatik".
3. ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>
/p>