Kanporatu zuten
Nibali: 'Ez naiz munstro bat'
Agentziak | Erredakzioa
Italiarra, Vueltatik kanporatuta, minduta azaldu da, eta uste du obsesio bat dagoela bere talde Astanaren aurka.
Vincenzo Nibalik (Astana) Espainiako Vueltako kanporaketari buruz hitz egin du, La Gazzetta dello Sporti emandako elkarrizketan. Eroriko baten ostean autoaz baliatzeagatik bota zuten Vueltatik. Italiarrak uste dut "munstrotzat" hartu dutela.
"Batzuk munstrotzat hartu naute, eta ez zait ondo iruditzen. Akats bat egin dut, eta kito", esan du Nibalik.
Italiarrak bere burua defendatu du, ez dela lehenengo aldia esanez: "Lasterketara itzultzeko eroriko baten ostean auto bati heltzea ohikoa ez dela esatea gezurra da. Hipokrisia da".
Zentzu honetan, minduta agertu da Purito Rodriguezekin: "Ixil dadila. Bere hitzek mindu naute". Kataluniarrak esan zuen berak inoiz ez duela auto bat horrela erabili, eta ohikoa ez dela uste duela.
Nibalik Astanarekin obsesio bat dagoela uste du: "Agian nigatik kontra obsesio bat dute nagoen taldeagatik. Askok ez dute Astana begi onez ikusten".
Nibaliri Plouayko Sari Nagusia lehiatzea gustatuko litzaioke, baina UCI eta Espainiako Vueltaren oniritzia behar du. Vueltarena badauka.