Itxi

12. etapa

Danny Van Poppel gailendu da, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Fabio Aru liderrak lehen postuan jarraitzen du, eta 'Purito' bigarren da, 27 segundora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Danny Van Poppel Trek taldeko holandarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 12. etapa. Guztira, 173 kilometro egin dituzte Escaldes (Andorra) eta Lleida artean. Fabio Aruk lider izaten jarraitzen du.

Van Poppelek 4 ordu, 2 minutu eta 12 segundoko denbora egin du. Irabazleak gurpil bat zulatu du helmugarako 11 kilometroren faltan, baina horrek ez dio garaipena galarazi eta bera izan da indartsuena esprintean, Dagenkolb eta beste espezialista batzuk gaindituta.

Ostiralean 13. etapa jokatuko dute, 177 kilometrokoa, Calatayud eta Tarazona artean.

 


"600">

Albisteak (3)

Bideoak (1)