Itxi

16. etapa

Purito gorriz jantzi da Frank Schlecken egunean

Agentziak | Erredakzioa

Schleck anaietan zaharrenak garaipen handia eskuratu du, lau urte geroago, Ermita del Alba mendatean. Puritoren erasoak Aru baino segundo bat aurretik jarri du sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frank Schleckek (Trek) irabazi du Espainiako Vueltaren 16. etapa, Luarca eta Ermita del Alba-Quirosen artean (185 kilometro). Zazpi mendate izan ditu etapak, azkena maila berezikoa: 6 kilometroko igoera, %11ko batezbesteko pendiz eta %25eko pikoarekin.

Purito Rodriguezek (Katiuxa) Fabio Aru (Astana) aurreratu du sailkapen orokorrean, segundo bakar batengatik.

Luxenburgokoa azken mendateko indartsuena izan da, eta Rodolgo Torres (Colombia) baino minutu bat eta 10 segundo aurretik helmugaratu da, 3 kilometroren faltan eraso gogorra jota. Garaipen handi hau lau urteren ostean heldu zaio. Azkena 2011ko Luxenburgoko txapelketetan lortu zuen.

Mikel Landak (Astana) astindu du azken igoera, erritmo gogorra jarrita, Aru liderra eta taldekidea taldeko azken postuetan zebilela. Azken kilometroan erabaki da faboritoen arteko borroka. Puritok erasoa jo dio italiarrari, eta tartea zabaldu du. Aruk, baina, bi segundo baino ez dizkio eman. Errakzioa, baina, ez da nahikoa izan, eta gorriz jantzi da Purito.

Azkena irtengo da kataluniarra Burgoseko erlojupekoan, asteazkenean. Tom Dumoulin (Giant-Alpecin) izango da guztien aurkaria. Espezialista da, eta gaur 26 segundo baino ez ditu galdu.

Izen hauen artean Rafal Majka (Tinkoff-Saxo) dago, hirugarrena 1' 35''-ra, eta Mikel Nieve (Sky) bosgarren dago, 2' 32''-ra.

Eguneko ihesaldian, 22 minutuko aldearekin ere, Omar Fraile (Caja Rural-Seguros RGA) nabarmendu da. Aurretik igaro du 2. eta 3. mailako bina mendate, eta mendiko sailkapenaren lidergoan jarraitzen du 82 punturekin, bigarrenak baino 52 gehiago.

Fraile, Schleck eta Torresekin batera, ihesaldian honakoak sartu dira: Pierre Rolland (Europcar), Carlos Verona (Etixx-Quick Step), George Bennett (LottoNL-Jumbo), Cyril Lemoine (Cofidis), Larry Warbasse (IAM), Moreno Moser (Cannondale-Garmin) eta Tsgabu Grmay (Lampre-Merida).

16. ETAPAKO SAILKAPENAK

"600">

Albisteak (3)

Bideoak (1)