Lehia polita
Froomek, Quintanak eta Contadorrek, Itzuliarekin hitzordua
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako Tourra irabazteko hautagai nagusienak zirenak, Vueltan dira orain garaipena lortzeko asmoz.
Chris Froome (Sky) britainiarra, Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarra eta Alberto Contador (Tinkoff) espainola dira Espainiako Itzuliko 71. edizioa irabazteko hautagai nagusienak.
Larunbatean hasiko da Ourenseko Laisa herrian eta Madrilen amaitu irailaren 11an.
Nahiz eta faborito nagusienak izan ez, izen handiko beste txirrindulari askok hartuko dute parte, esaterako, Esteban Chaves (Orica) eta Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarrak eta Holandako Steven Kruikswijk (Lotto-Jumbo).
Froome, aurtengo Frantziako Tourreko irabazlea, dago apustu guztietan garaile moduan eta gainerako txirrindulariek erasora jokatu beharko dute garaipena lortzeko aukeraren bat izan nahi badute.