Kargatzen...
Itxi

6. etapa

Simon Yatesek irabazi du etapa, eta Atapumak lidergoari eutsi dio

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Orica taldeko txirrindularia  bera bakarrik iritsi da helmugara 4 ordu eta 5 minutuko denbora eginda, Luis Leon Sanchezen aurretik. Faboritoak elkarrekin sartu dira, 29 segundora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Simon Yates Orica taldeko britainiarra gailendu da Espainiako Itzuliko seigarren etapan. Guztira, txirrindulariek 163,2 kilometroko ibilbidea egin dute Monforte de Lemos eta Luintra artean. Darwin Atapuma kolonbiarrak (BMC) lider jarraitzen du.

24 urteko Yates bera bakarrik sartu da helmugan lau ordu eta bost minutuko denbora eginda, Luis Leon Sanchezen aurretik. Faboritoak elkarrekin sartu dira, aldaketarik gabe, 29 segundora.

Atapumak sailkapen nagusiaren lehen postuan jarraitzen du. 28 segundo ateratzen dizkio Alejandro Valverderi (Movistar) eta 32 Chris Froome britainiarrari (Sky).

Ostiral honetan zazpigarren etapa jokatuko dute, 158,5 kilometrokoa, Maceda eta Puebla de Sanabria artean.


"356">

Albisteak (3)

Bideoak (1)