Itxi

Espainiako Itzulia (8. etapa)

Lagutinek irabazi du etapa eta Nairo Quintana da lider berria

Erredakzioa

Katushako txirrindularia izan da onena Vueltako 8. etapan. Faboritoen artean Quintanak 25 segundo sartu dizkio Contadorri eta 33na segundo Valverderi eta Froomeri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sergey Lagutinek (Katusha) irabazi du Espainiako Itzuliaren 8. etapa, Villalpando eta Sabero (181,5 kilometro) artekoa. Darwin Atapumak (BMC) lidertza galdu du, eta Nairo Quintanak (Movistar) jantzi du elastiko gorria.

Lagutin eguneko ihesaldiko onena izan da. Camperonako igoeran atzean utzi ditu ihesaldiko kideak eta Uzbekistaneko 35 urteko txirrindulariak etapa garaipena lortu du.

Faboritoen arteko lehian Nairo Quintana izan da nagusi. Kolonbiarrak erasoa jo du Camperonako igoeran eta bere aurkari nagusiak atzean uztea lortu du. Quintanak 25 segundo sartu dizkio Alberto Contadorri (Tinkoff) eta 33na segundo Chris Froome (Sky) eta Alejandro Valverde (Movistar) txirrindulariei.

594f">

Albisteak (7)

Bideoak (1)