Itxi

12. etapa

Keukeleire belgikarra gailendu da Bilbon

eitb.eus

Leer en Castellano

Garaipena esprintean erabaki da. Pello Bilbaok seigarren egin du eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jens Keukeleire (Orica) gailendu da Espainiako Itzuliko 12. etapan. Guztira, 193,2 kilometro egin dituzte txirrindulariek Corrales de Buelna eta Bilbo artean. Nairop Quintanak lider jarraitzen du.

Keukeleire azkarrena izan da amaierako esprintean, eta bera izan da lehen helmugan 4 ordu 31 minutu eta 43 segundoko denbora eginda. Bigarren Maxime Bouet (Etixx) izan da eta Felline italiarra (Trek) hirugarren.

Nairo Quintanak lider jarraitzen du. 54 segundoko aldea du Chris Froomekin (Sky) eta minutu eta 5 segundo Alejandro Valverderekin.

Ostiralean 13. Etapa jokatuko dute, Bilbio eta Urdazubi-Dantxarinea artean; guztira, 213 kilometro, aurtengo edizioko luzeena.

 


"356">

Albisteak (3)

Bideoak (1)