16. etapa
Drucker izan da azkarrena Peñiscolan
Mikel Dominguez | eitb.eus
Tropelak helmugatik oso gertu harrapatu du Bennati, eta BMCko txirrindulariak irabazi du Vueltaren 16. etapako esprinta. Ez da aldaketarik egon sailkapen orokorrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jempy Druckerrek (BMC) irabazi du Espainiako Vueltaren 16. etapako esprinta, Peñiscolan. Ez da aldaketarik egon sailkapen orokorrean, eta Nairo Quintanak (Movistar) jarraitzen du lider.
Luxenburgokoa zein hurrengo hamahiru txirrindulariak kontroletik kanpo heldu ziren azken etapan, baina ez zituzten lasterketatik kanpo utzi.
Txirrindulariek 156,4 kilometroko etapa laua egin dute, Alcañiz (Teruel) eta Peñiscola (Castello) artean. Hirugarren mailako zailtasun bakarra izan dute, eta azken 60 kilometroak aldapan behera izan dira.
Silvan Dillier (BMC), Sven Erik Bystrom (Katusha), Davide Villella (Cannondale-Drapac), Mario Faria da Costa (Lampre-Merida), Luis Angel Mate (Cofidis) eta Julien Morice (Direct Energie) sartu dira eguneko ihesaldian, baina tropelak ez die 3 minuto eta erdi baino gehiago eman.
Esprinterren taldeek aurrekoen saiakera bertan behera utzi dute 11 kilometro falta zirenean, eta helmugatik 2 kilometrora, Daniele Bennatik (Tinkoff) bakarrik saiatu da, eta tartea ireki du, baina ez da nahikoa izan.
Tropelak 400 metrora irentsi du, eta helmugan azkarrena Luxenburgoko txirrindularia izan da. Quintana gorriz heldu da azken atseden egunera.
16. ETAPAKO SAILKAPENAK