Itxi

2018an

Espainiako Itzuliko etapa amaiera ikusgarria nahi du Bizkaiak

Erredakzioa | Agentziak

Leer en Castellano

Diputazioa eta Vueltako antolatzaileak lanean ari dira jada 2018n hori gerta dadin 'zaleek merezi' dutelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Javier Guillenek, Espainiako Itzuliko zuzendariak, konpromisoa hartu dute 2018an Bizkaian etapa amaiera ikusgarri bat jokatzeko.

Elena Unzueta Diputazioko bozeramaileak iragarri du gaur albistea. Aurten Bilbon jokatutako etapa elkarrekin bizi zuten eta bertan aritu ziren berbetan aukera horren inguruan.

Rementeriaren eta Guillenen mezua argia da, 'helburua beste etapa bat Bizkaian amaitzea nahi dugu, baina amaiera ikusgarri batekin. Zaleei zor diegu eta horretarako egingo dugu lan'.





Albisteak (1)

Bideoak (4)