Itxi

72. edizioa

Caja Rural Espainiako Itzulian parte hartzera gonbidatu dute

Agnetziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Cofidis, Aqua Blue eta Manzana Postobon ere gonbidatu dituzte abuztuaren 19an hasiko den Vueltan parte hartzeko.

Caja Rural-Seguros RGA txirrindularitza taldeak La Vuelta Espainiako itzulian parte hartzera gonbidatu dute aurten ere, seigarren aldiz jarraian. Txirrindularitza itzuli espainiarra abuztuaren 19tik irailaren 10era jokatuko da, eta Caja Ruralekin batera, Cofidis, Aqua Blue eta Manzana Postobon ere gonbidatu dituzte.

Unipublic enpresa antolatzaileak astelehen honetan jakinarazi duenez, lau talde horiek UCI World Tour osatzen duten beste 18 taldeei gehituko zaizkie Vueltaren irteeran, eta horrela, 22 taldek parte hartuko dute Nimes hiri frantsesetik abuztuaren 19an hasiko den lasterketaren 72. edizioan.

Hain zuzen, Caja Rural, Cofidis, Aqua Blue eta Manzana Postobonekin batera, Nimeseko irteeran izango dira AG2R La Mondiale, Française des Jeux, Astana, Bahrain-Merida, BMC, Trek-Segafredo, Cannondale, Bora-Hansgrohe, Sunweb, Lotto Soudal, Quick-Step Floors, Movistar Team, Orica-Scott, Dimension Data, Katusha-Alpecin, Lotto NL-Jumbo, Sky eta UAE Abu Dhabi.

UAE Abu Dhabi.

Albisteak (1)