Sari bikainak
Tropelaren kinielak, prest Espainiako Vueltarako
L.S.
Erredakzioa
Euskal txirinduzaleak biltzen dituen webgunean, larunbatera arte dago denbora parte hartzeko.
Tropela Elkarteko kinielak prest daude Espainiako Vueltarako. Larunbat gauera arte denbora dago kinielak egiteko, txirrinduzale euskaldunak biltzen dituen webgune honetan.
Azken urteotan bezala, milaka dira euskaraz txirrindularitzaren inguruan biltzen diren zaleak, eta aurten ere ez dute kale egingo.
Honetan parte hartzeko erabiltzaile bat sortu behar da; besterik ez. Hori egin ondoren, gustoko txirrindulariak aukeratu eta parte hartu txapelketa nagusian, eta, anhi izanez gero, lagun artean edo lankideen artean lehiatu ahal izateko.
Euskara hutsean sortutako ekimen honen azken aurreko kiniela-sorta izango da. Azkena, Munuduko Txapelketan izango dute zaleek. Irailaren 30ean hasiko da txapelketa eta ordurako kiniela guztiak egongo dira eginak.