5. etapa
Vuelta: Tyler Farrarrek Fernandez de Larrea helmugan gainditu du
Erredakzioa
Garmin taldeko txirrindulariak irabazi du Lorcan amaitu den etapa, Euskaltel Euskadiko arabarraren eta Mark Cavendishen aurretik. Gilbertek lider izaten jarraitzen du.
Tyler Farrarrek (Garmin) irabazi du Espainiako Vueltazo bosgarren etapa. Estatubatuarrak Koldo Fernandez de Larrea eta Mark Cavendish gainditu ditu Lorcako helmugan. Baziruedien Cavendishek garaipena lortuko zuela esprintean baina ingelesak azkarregi egon du erasoa eta luze egin zaikio azken 100 metroak. Farrarrek egoera hori aprobetxatu egin du eta Columbia taldeko txirrindularia gainditu du azken metroetan. Koldo Fernandez de Larreak ondo jarraitu du gaurkoan garailearen gurpila eta bigarren postua lortu du.
Eguneko protagonistak, David Gutierrez (Footon), Toribio (Andalucia Cajasur), Labbe (Cofidis) eta Rolland (Bouygues) izan dira. Laukote honek ia 180 kilometro egin ditu ihesaldian.
Sailkapen nagusian Gilbertek lehen postua izaten jarraitzen du. Igor Antonek bigarren postuan jarraitzen du 10 segundora.
Etapako sailkapena:
1 FARRAR, Tyler GRM 5h 03'' 36''''
2 FERNANDEZ DE LARREA, Koldo EUS d.b.
3 CAVENDISH, Mark THR d.b.
4 TOSATTO, Matteo QST d.b.
5 PETACCHI, Alessandro LAM d.b.
6 CHAVANEL, Sébastien FDJ d.b.
7 FÖRSTER, Robert MRM d.b.
8 GALIMZYANOV, Denis KAT d.b.
9 BOS, Theo CTT d.b.
10 VAN AVERMAET, Greg OLO d.b.