Itxi

14. etapa

Espainiako Vuelta: Igor Antonen madarikazioa

Erredakzioa

Galdakaokoak eroriko latza izan du helmugarako sei kilometro falta zirenean. Rodriguezek etapa irabazi du eta Nibalik lidertza hartu du.

Igor Antonek agur esan dio Espainiako Vueltari Egoi Martinez taldekidearekin batera eroriko latza izan ondoren. Nibalik Antonek zuen elastiko gorria hartu du, eta Joaquim Rodriguezek etapa irabazi du.

Lasterketa etapako unerik erabakigarrienera heltzear zen, Peña Cabargako igoerara, Kantauriko hiru mendi-etapetako aurrenekoaren amaierara. Helmugarako sei kilometro falta zirenean, zorte txarrak Igor Antonen eta Euskaltel-Euskadi talde osoaren ilusioak ezerezean utzi ditu. Egoi Martinez lurrera joan zen eta bera ere atzetik. Elastiko gorria erabat hautsita, odolaren gorriak hartu zuen lekua. "Fuji"k eskuin ukondoa hautsita zuen eta kirol-zuzendariaren autoan sartu zen ospitalerako bidea hartzeko. Egoi Martinezek ere, bide berari ekin zion.

Gertaera hau ezaguna du Galdakaoko txirrindulariak. 2008an lepauztaia hautsi zuen Angliruko bidean, Cordal jaisten, sailkapen nagusian seigarren zenean.

Liderra ospitalean zela, lasterketak jarraitu egin zuen. Lehia tropeleko igotzailerik onenaren bajarekin egin zen. "Purito" Rodriguezek Andorran kale egin zuen eta oraingoan mendeku gogoak zituen.

Lehenengo erasoa, baina, Nibalik jo zuen Peña Cabargako maldarik gogorrenean (%20koak). "Purito"k harrapatu egin zuen eta Liquigasekoari 20 segundo sartu zizkion helmugan, 22 Ezequiel Mosquerari. "Oraingoan hotz jokatu dut, ikasgaia ikasita", esan zuen irabazleak.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.

14. etapako sailkapena:

.1. Joaquin Rodríguez (ESP/Team Katusha) 4:26:43
.2. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas-Doimo) + 20
.3. Ezequiel Mosquera (ESP/Xacobeo Galicia) + 22
.4. David Moncoutie (FRA/Cofidis) + 33
.5. Nicolas Roche (IRL/Ag2R-La Mondiale) + 34
.6. Frank Schleck (LUX/Team Saxo Bank) + 35
.7. Xavier Tondo (ESP/Cervélo Test Team) + 39
.8. David García Dapena (ESP/Xacobeo Galicia) + 43
.9. Peter Velits (SVK/Team HTC-Columbia) + 45
10. Tom Danielson (USA/Garmin-Transitions) + 1:29
11. Vladimir Karpets (RUS/Team Katusha) + 1:36
12. Vladimir Gusev (RUS/Team Katusha) d.b.
13. Christophe Le Mevel (FRA/FDJ) d.b.
14. Jean-Christophe Peraud (FRA/Omega Pharma) d.b.
15. Carlos Sastre (ESP/Cervelo Test Team) + 1:42
16. Niki Terpstra (FRA/Team Milram) + 2:00
17. Luis León Sánchez (ESP/Caisse D''Epargne) d.b.
18. Iñigo Cuesta (ESP/Cervelo Test Team) + 2:13
19. Tejay Van Garderen (USA/Team HTC-Columbia) + 2:16
20. Andrey Kashechkin (KAZ/Lampre) + 2:20
.

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas-Doimo) 60:55:39
.2. Joaquín Rodríguez (ESP/Team Katusha) + 4
.3. Ezequiel Mosquera (ESP/Xacobeo Galicia) + 50
.4. Xavier Tondo (ESP/Cervélo Test Team) m.t
.5. Nicolas Roche (IRL/Ag2R-La Mondiale) + 2:11
.6. Frank Schleck (LUX/Team Saxo Bank) + 2:12
.7. Peter Velits (SVK/Team HTC-Columbia) + 2:29
.8. Tom Danielson (USA/Garmin-Transitions) + 3:29
.9. Rubén Plaza (ESP/Caisse d''Epargne) + 3:41
10. Carlos Sastre (ESP/Cervélo Test Team) + 3:52
11. Vladimir Karpets (RUS/Team Katusha) + 3:59
12. Rigoberto Uran (COL/Caisse D''Epargne) + 4:23
13. Luis León Sánchez (ESP/Caisse D''Epargne) + 4:47
14. Tejay Van Garderen (USA/Team HTC - Columbia) + 4:50
15. David García (ESP/Xacobeo Galicia) + 4:54
16. Jean-Christophe Peraud (FRA/Omega Pharma) + 4:59
17. David Moncoutie (FRA/Cofidis) + 5:21
18. Mikel Nieve (EUS/Euskaltel) + 7:16
19. Vladimir Gusev (RUS/Team Katusha) + 7:53
20. Iñigo Cuesta (ESP/Cervelo Test Team) + 8:25


Albisteak (1)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)