Itxi

4. etapa

Matteo Trentin, garaile Tarragonan

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

Quick-Step Floors taldeko txirrindularia izan da onena Espainiako Itzuliko laugarren etapako esprintean. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Froomek jarraitzen du lider.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Matteo Trentin (Quick-Step Floors) italiarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren laugarren etapa, 198,2 kilometroko ibilbidea izan duena Escaldes Engordany eta Tarragona artean. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider.

Etapa irabazlea esprintean erabaki da. Lasterketaren buruan ihes eginda ibili diren Stephane Rossetto (Cofidis) eta Diego Rubio (Caja Rural-Seguros RGA) tropelak harrapatu ditu helmugarako 8 kilometroren faltan eta Trentin izan da onena azken metroetan, garaipena lortuta.

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Chris Froomek. Britainiarrak bi segundoko abantaila du David De La Cruzekiko (Quick-Step Floors) eta Niclas Rocherekiko (BMC).

"YES">

Albisteak (3)

Bideoak (1)