Itxi

Espainiako Itzulia, 9. etapa

Chris Froomek indar-erakustaldia eman eta lidergoa sendotu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Britainiarrak azken 400 metroetan erasoa jo du eta etapako lehen postuari indartsu eutsi dio, aldapan gora. Lau segundoko aldea atera dio Esteban Chaves sailkapen nagusiko bigarrenari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Chris Froome Sky taldeko britainiarrak indartsu dagoela erakutsi du Espainiako Itzuliko bederatzigarren etapa irabazita. Txirrindulariek 174 kilometroko ibilbidea egin dute Orihuela eta Benitxell artean.

Froomek erasoa jo du azken kilometroan eta lehen postuan egin ditu azken 400 metroak. Skyko txirrindularia izan da lehena helmugan lau ordu, zazpi minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Esteban Chaves kolonbiarra bigarren izan da lau segundora, eta Michael Woods kanadiarra hirugarren, bost segundora. Alberto Contadorrek 12 segundo galdu ditu.

Sailkapen nagusian, Froomek 32 segundoko aldea dauka orain Chavesekin eta minutu eta bost segundokoa Nicolas Roche irlandarrarekin.

Vueltak atseden egun izango du astelehenean eta asteartean hamargarren etapa jokatuko dute, Caravaca eta Murtziako Alhama artean.

 


734a">

Albisteak (3)

Bideoak (1)