Itxi

15. etapa

'Superman' Lopez, irabazle Sierra Nevadan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Miguel Angel Lopezek irabazi du Vueltako 15. etapa. Ilnur Zakarin bigarren izan da, eta hirugarren kokatu da sailkapen nagusian. Froomek lidergoa sendotu du Nibaliri sei segundo aterata.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa, 129,4 kilometroko ibilbidea izan duena Alcala la Real eta Sierra Nevada artean. Chris Froomek (Sky) lidergoa sendotu du.

Adam Yates jarri da lasterketaren buruan azken igoeran. Atzetik Lopez, Contador eta Bardet izan ditu. Miguel Angel Lopezek helmugarako 6 kilometroren faltan jo du erasoa, atzean utzi ditu Bardet eta Contador, eta Yates harrapatu ostean, bakarrik geratu da lasterketaren buruan. Ondorioz, kolonbiarra izan da etapako irabazlea. Ilnur Zakarin (Katusha) izan da bigarren eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan kokatu da. Wilco Kelderman (Sunweb) izan da hirugarren. Ondoren sartu dira Esteban Chaves eta Froome, Nibali hauengandik 6 segundora helmugaratu delarik.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Chris Froome eta 1'01"eko abantaila du Vincenzo Nibalirekiko. Ilnur Zakarin da hirugarren, liderrarengandik 2'08"ra. Astelehen honetan atseden eguna izango du Vueltak.

2655">

Albisteak (15)

Bideoak (1)