Itxi

Abuztuaren 25etik aurrera

Mendia, erlojupeko luze bat eta amaiera ikusgarria izango du 2018ko Vueltak

Agentziak | Erredakzioa

Mendiko bost etapa, bi helmuga aldapan gora, sei mendi ertainekoak, sei lauak, bi erlojupeko (hasierakoa, 8 kilometrokoa, eta bestea, 32.7 kilometroko bat) eta bi atseden egun.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2018ko Espainiako Itzulia Malagan aurkeztu dute larunbat goizean. Ibilbide menditsua izango du lasterketaren 73. edizioak, eta, horrez gain, 32,7 kilometroko erlojupeko luzea ere jokatu beharko dute. Etapa hori eta Coll de la Gallina Andorrako mendateak erabakiko omen dute aurtengo podiuma.

Vuelta abuztuaren 25ean hasiko da, Malagan, eta irailaren 16an amaituko da, Madrilen. Lehia bizia espero da, eta esprinterrek aurreko edizioetan baino aukera gehiago izango dituzte etapa bat irabazteko.

Aurtengo ibilbidean mendiko bost etapa daude, bi helmuga aldapan gora, sei mendi ertainekoak, sei lauak, bi erlojupeko (hasierakoa, 8 kilometrokoa, eta bestea, 32.7 kilometroko bat) eta bi atseden egun.

 

 


Albisteak (3)

Bideoak (1)