Lehen etapa
Dennisek irabazi du estreinako erlojupekoa eta lehen liderra da
Erredakzioa
Rohan Dennis (BMC) izan da 2018ko Vueltako lehen etapako irabazlea eta liderraren elastiko gorria jantzi du.
Rohan Dennis (BMC) da 2018ko Espainiako Vueltako lehen liderra, estreinako erlojupekoa irabazita. Malagan egin da lehen etapa, 8 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Iaz ere, Dennis izan zen Vueltako lehen liderra.
Australiarrak 9 minutu eta 40 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta 6 segundo atera dizkio bigarren izan den Michal Kwiatkowskiri (Sky). Hirugarren postuan amaitu du Victor Campenaertsek (Lotto Soudal). Jonathan Castroviejo (Sky) euskal txirrindularia zazpigarren izan da, irabazlearengandik 21 segundora.