Itxi

6. etapa

Bouhanni nagusitu da esprintean, eta Molardek jarraitzen du lider

Erredakzioa

Leer en Castellano

Nacer Bouhannik irabazi du Vueltako 6. etapa, esprintean Danny Van Poppel eta Elia Viviani gaindituta. Rudy Molardek lidergoari eutsi dio.

Nacer Bouhanni, garaipena ospatzen. FArgazkia: EFE

Nacer Bouhannik (Cofidis) irabazi du 2018ko Vueltako seigarren etapa, Huercal-Overa eta San Javier artean 155,7 kilometroko ibilbidea egin duena. Rudy Molardek (Goupama-FDJ) lidergoari eutsi dio.

Bouhannik esprintean lortu du garaipena, Danny Van Poppel (Lotto NL-Jumbo) eta Elia Viviani (Quick-Step Floors) menderatuta. Etapa oso nahasia izan da, eta Thibaut Pinotek (Groupama-FDJ) eta Wilko Keldermanek (Sunweb) faboritoen multzorik minutu bat eta 44 segundora heldu dira helmugara.

Molard da oraindik sailkapen nagusiko liderra, eta 41 segundora du Michal Kwiatkowski (Sky) eta 44ra Emanuel Buchmann (BORA).

Albisteak (3)