Itxi

Etapa 12

Geniezek irabazi du Estaca de Baresen eta Jesus Herrada da lider berria

AGENCIAS | REDACCIÓN

Leer en Castellano

Tropel nagusia atzerapen handiarekin heldu da helmugara, eta horrek lider aldaketa eragin du sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alexandre Geniez (AG2R La Mondiale) frantziarrak irabazi du ostegun honetan korritu den Espainiako Itzuliko 12. etapa. Mondoñedon hasi eta Estaca de Baresko itsasargian (Mañon) amaitu den ibilbideak 181,1 kilometro izan ditu, eta lider aldaketa ekarri du. Izan ere, tropel nagusia atzerapen handiarekin heldu da helmugara, eta, horren ondorioz, Jesus Herradak (Cofidis) jantzi du elastiko gorria.

Geniez izan da 18 iheskidez osatuta egon den ihesaldiko gizonik indartsuena. Horietatik zortzi garaipena lortzeko aukerekin heldu dira Estaca de Baresko itsasargira, baina frantziarra moldatu da ondoen azken metroetan.

Bi minutu eta erdira (2:32) Jesus Herrada helmugaratu da. Cofidiseko txirrindularia Simon Yates (Mitchelton) liderrarengandik 5:45era zegoen, baina nola britainiarrak 11 minututik gorako (11:39) atzerapena izan duen ailegaeran, espainiarra da lider berria.

Ostiral honetan, 13. etapa lehiatuko dute txirrindulariek, Candas eta La Camperona artean (174,8 km).

Albisteak (4)

Bideoak (1)