Igor Anton, taldeburu
Euskaltel-Euskadik Espainiako Vueltarako taldea osatuta du
Erredakzioa
Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martínez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Iñaki Isasi, Jorge Azanza eta Pierre Cazaux dira hautatuak.
Euskaltel-Euskadik badu jada 2011ko Espainiako Vueltarako bederatzikoa. Euskal taldeak gaur jakinarazi du itzuli espainiarrean ariko den taldea. Ivan Velasco ez da Espainiako Vueltan egongo.
Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martínez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Iñaki Isasi, Jorge Azanza eta Pierre Cazaux dira Igor Gonzalez de Galdeanok aukeratu dituen txirrindulariak.