Abuztuaren 20an hasiko da
Espainiako Itzulia 2011: Igor Anton, faboritoen artean
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariarekin batera Nibali, Menchov, Wiggins, Purito Rodriguez, Van den Broeck eta Scarponi, Vuelta irabazteko hautagaiak dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Liquigas taldeko Vincenzo Nibali eta Euskaltel Euskadiko Igor Anton 2011ko Espainiako Itzulia irabazteko hautagaiak dira.
Auten 66. edizioa jokatuko da, 3.300 kilometro inguru eta 21etapa. Benidormen hasiko da hilaren 20an eta irailaren 11an amaitu, urtero legez, Madrilen. (etapen profilak).
Bi txirrindulari horiekin batera Denis Menchov dago faboritoen. Geox taldeko gizonak 2005ean eta 2007an erdietsi zuen garaipena Vueltan eta Italiako Giroa ere irabazi zuen 2009. urtean, halere, sasoiko dagoen ala ez ikusi behar da.
Katusha taldeko Joaquím Purito Rodríguez eta Lampreko Michele Scarponi txirrindulariek Vuelta oso ondo prestatu dute, beraz, aurrean egon beharko dira.Beste izen batzuk agertzen dira hautagien artean, Esloveniako Janez Brajkovic, eta Tourrean erori ziren beste bi Jurgen Van Den Broeck eta Bradley Wiggins. Bi hauek Frantziako Tourreko podiuma zuten jomuga, beraz, oso Vuelta ona egin dezakete.
ETAPAK
2. La Nucia > Playas de Orihuela 175,5 km (Laua, abuztuak 21, igandea)
3. Petrer > Totana 163,0 km (Laua, abuztuak 22, astelehena)
4. Baza > Sierra Nevada 170,2 km (Mendia, abuztuak 23, asteartea)
5. Sierra Nevada > Valdepeñas de Jaen 187,0 km (Laua, abuztuak 24, asteazkena)
6. Ubeda > Kordoba 196,8 km (Laua, abuztuak 25, osteguna)
7. Almaden > Talavera de la Reina 187,6 km (Laua, abuztuak 26, ostirala)
8. Talavera de la Reina > San Lorenzo de El Escorial 177,3 km (Mendia, abuztuak 27, larunbata)
9. Villacastin > Sierra de Bejar. La Covatilla 183,0 km (Mendia, abuztuak 28 , igandea)
10. Salamanca > Salamanca 47,0 km (Erlojupekoa, abuztuak 29, astelehena)
Atseden eguna, abuztuak 30, asteartea
11. Verin > Manzaneda 167,0 km (Mendia, abuztuak 31, asteazkena)
12 Ponteareas > Pontevedra 167,3 km (Laua, irailak 1, osteguna)
13. Sarria > Ponferrada 158,2 km (Mendia, irailak 2, ostirala)
14. Astorga > La Farrapona. Lagos de Somiedo 172,8 km (Mendia, irailak 3, larunbata)
15. Avilés > Alto de L'Angliru 142,2 km (Mendia, irailak 4, igandea)
Atseden eguna, irailak 5, astelehena
16. Villa Romana La Olmeda (Palentzia) > Haro 188,1 km (Laua, irailak 6 , asteartea)
17. Faustino V > Peña Cabarga 211,0 km (Mendua, irailak 7, asteazkena)
18. Solares > Noja 174,6 km (Mendia, irailak 8, osteguna)
19. Noja > Bilbao 158,5 km (Laua, irailak 9, ostirala)
20. Bilbao > Vitoria 185,0 km (Mendia, irailak 10, larunbata)
21. Circuito del Jarama-RACE > Madril 94,2 km (Lalua, irailak 11, igandea)