Itxi

Laugarren etapa

Espainiako Vuelta: Dani Morenok irabazi du Sierra Nevadako etapa

Erredakzioa

Chavanel da itzuliko lider berria eta Igor Antonek minutu bat baino gehiago galdu du faboritoen multzoarekiko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dani Moreno (Katusha) espainiarrak irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa, Sierra Nevadan bukatu den etapa. Ihes eginda iritsi da Moreno Chris Sorensenekin (Saxo Bank) batera eta azken metroetan garaile atera da espainiarra.

Vuelta irabazteko faboritoen tropeltxoa garailearengandik 11 segundora iritsi da. Chavanel 52 segundora heldu da, baina bera da Espainiako Vueltako lider berria. Moreno jarri da bigarren sailkapen nagusian.

Albiste txarra Igor Antonek (Euskaltel) eman digu. Oso gaizki pasa du igoera hasi denetik eta minutu bat eta 27 segundo galdu ditu faboritoekiko eta minutu eta 38 segundo Dani Moreno etapako irabazlearekiko.

Etapako sailkapena:

.1. Daniel Moreno (ESP) Katusha 4.51:53
.2. Chris Sörensen (DEN) SaxoBank + 3
.3. Daniel Martinm (IRL) Garmin + 11
.4. Joaquín Rodríguez (ESP) Katusha d.b.
.5. Przemyslaw Niemiec (POL) Lampre d.b.
.6. Sergey Lagutin (UZB) Vacansoleil d.b.
.7. Jurgen Van den Broeck (BEL) Omega d.b.
.8. Wouter Poels (NED) Vacansoleil d.b.
.9. Michele Scarponi (ITA) Lampre d.b.
10. Bauke Mollema (NED) Rabobank. d.b.

Sailkapen orokorra

.1. Sylvain Chavanel (FRA) Quick Step 13.19:09
.2. Daniel Moreno (ESP) Katusha +43
.3. Jakob Fuglsang (DEN) Leopard + 49
.4. Maxime Monfort (BEL) Leopard d.b.
.5. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas + 53
.6. Kanstantsin Sivtsov (BLR) HTC + 58
.7. Fredrik Kessiakoff (SWE) Astana + 59
.8. Sergio Pardilla (ESP) Movistar + 1:03
.9. Marzio Bruseghin (ITA) Movistar d.b.
10. Kevin Seeldrayers (BEL) Quick Step + 1:04


Albisteak (4)

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)