Itxi

8. etapa

Espainiako Vuelta: Joaquim Rodriguezek, etapa eta lidergoa

Erredakzioa

Katusha taldeko txirrindulariak bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Vueltan eta gorriz jantzi da. Scarponi sartu da bigarren eta Mollema hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joaquim "Purito" Rodriguezek irabazi du Vueltako zortzigarren etapa (177 kilometro Talavera de la Reina eta San Lorenzo Escorial artean). Ondorioz, sailkakapen nagusiko lidergoan jarri da.

Katusha taldekoak bere bigarren garaipena eskuratu du aurtengo Vueltan. Gaurkoan bakarrik helmugaratu da 4 ordu, 49 minutu eta segundo 1eko denbora eginda. Bigarren, zazpi segundora, Michele Scarponi (Lampre) italiarra helmugaratu da. Igor Antonek seigarren bukatu du.

Indartsuena izan da Rodriguez San Lorenzoko malda gogorretan. Intentsitate handikoak izan dira azken kilometroak eta Sylvain Chavanel (Quickstep) minutu bat eta hiru segundo galdu ditu.

Sierra de Bejarrek hartuko du igandean Vueltako bederatzigarren etaparen amaiera (183 kilometro egin beharko ditu tropelak Villacastin eta Covatilla artean).

8. etapa
1. Joaquim Rodriguez
2. Michele Scarponi
3. Bauke Mollema
4. Jurgen Van den Broeck
5. Fuglsang
6. Igor Anton
7. Nicolas Roche
8. Denis Menchov
9. Dani Martin
10. Fredrik Kessiakoff

Sailkapen nagusia:

1 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 32h 18' 16''
2 MORENO, Daniel KAT + 32''
3 FUGLSANG, Jakob LEO + 34''
4 NIBALI, Vincenzo LIQ + 45''
5 SCARPONI, Michele LAM + 51''
6 KESSIAKOFF, Fredrik AST + 54''
7 VAN DEN BROECK, Jurgen OLO + 56''
8 CHAVANEL, Sylvain QST + 1' 00''
9 MOLLEMA, Bauke RAB + 1' 00''
10 MONFORT, Maxime LEO + 1' 01''

Albisteak (5)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)

Galeriak (1)