13. etapa
Espainiako Vuelta: Albasini gailendu da ihesaldi jendetsuan
Erredakzioa
1:32ko aldea atera diote ihesaldikoek (Nieve, Txurruka, Sastre, Dani Moreno, Capecchi...) tropel handiari. HTC-k bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Vueltan.
Michael Albasini (HTC) txirrindulari suitzarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamairugarren etapa. Sarria eta Ponferrada arteko 158,2 kilometroko ibilbidea izan dute lasterkariek. Errepideak aurkeztu dituen hiru mendateek eta ziklisten saiakerek 20 laguneko ihesaldi garrantzitsua eragin dute eta euren artean jokatu dute etapa-garaipena.
Faboritoen artean ez da alderik izan. Ancaresko mendatean, lehenengo mailakoa, saiakeraren bat izan da baina asteburuak argituko dite gauzak sailkapen nagusian, mendia nagusi izango baita larunbateko eta igandeko etapetan.
Bradley Wigginsek jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan.
13. etapa
1 ALBASINI, Michael THR 4h 19' 39''
2 CAPECCHI, Eros LIQ d.b.
3 MORENO, Daniel KAT d.b.
4 DE LA FUENTE, David GEO d.b.
5 ROCHE, Nicolas ALM d.b.
6 ZAUGG, Oliver LEO d.b.
7 MADRAZO, Angel MOV d.b.
8 BLANCO, David GEO d.b.
9 NIEVE, Mikel EUS d.b.
10 DE MAAR, Marc QST d.b.
11 MONCOUTIE, David COF d.b.
12 LÓPEZ, David MOV d.b.
13 KAISEN, Olivier OLO d.b.
14 SEELDRAYERS, Kevin QST d.b.
15 SÖRENSEN, Chris SBS d.b.
16 LOSADA, Alberto KAT d.b.
17 SASTRE, Carlos GEO d.b.
18 VERDUGO, Gorka EUS d.b.
19 TXURRUKA, Amets EUS + 3''
20 BAKELANDTS, Jan OLO + 15''
Sailkapen nagusia:
1 WIGGINS, Bradley SKY 51h 14' 59''
2 FROOME, Christopher SKY + 7''
3 KESSIAKOFF, Fredrik AST + 9''
4 FUGLSANG, Jakob LEO + 19''
5 NIBALI, Vincenzo LIQ + 24''
6 MOLLEMA, Bauke RAB + 36''
7 MONFORT, Maxime LEO + 1' 04''
8 COBO, Juan José GEO + 1' 27''
9 MORENO, Daniel KAT + 1' 52''
10 ZUBELDIA, Haimar RSH + 1' 53''