Itxi

Ostiral honetan

Espainiako Vuelta Euskadira helduko da 33 urteren ondoren

Erredakzioa

Probaren 19. etapak Bilboko Kale Nagusian izango du helmuga eta 20.ena Bizkaiko hiruburutik abiatu eta Gasteizera helduko da.

Espainiako Vuelta. Argazkia: EFE

Espainiako Vuelta ostiral honetan helduko da Euskadira. 2005.ean Bizkaiatik igaro zen etapa bat, kilometro gutxi izan ziren, baina Samuel Sanchezek irabazi zuen etapa hura La Bien Aparecidara zihoan Bizkaiko errepideetatik.

1978ko Espainiako Vuelta:

- 17. etapa (12/05/1978 )

123 Km, AMPUERO-BILBAO: Jose Enriq Cima (irabazlea) / Bernard Hinault (liderra)

- 18. etapa (13/05/1978 )

154 Km, BILBAO-AMURRIO: Bernard Hinault (irabazlea) / Bernard Hinault (liderra)

- 19. etapa (14/05/1978 )

84 Km, AMURRIO-SAN SEBASTIAN: Txomin Perurena (irabazlea) / Bernard Hinault (liderra)

19. etapa, ostiralekoa, Nojan hasiko da eta helmuga Bilboko Kale Nagusian izango du (ibilbide osoa). Aurretik, Vivero mendateak emango dio emozioa lasterketari.

20.ena Bizkaiko hiruburutik abiatuko da eta lau mendate gainditu ondoren (Urkiolakoa azkena) Gasteizera helduko da. Etaparen ibilbide osoa.




Albisteak (5)

Informazio gehiago (2)