Ez du lesioa gainditu
Andy Schleck ez da Espainiako Vueltan izango
Erredakzioa
Andy Schleckek lesioa ez duela guztiz gainditu konfirmatu du Johan Bruyneel Radioshack taldeko zuzendariak. Luxenburgoko txirrindularia Estatu Batuetako Pro Cycling Challenge proban itzuliko da.
Johan Bruyneel Radioshack taldeko zuzendariak Andy Schleckek Espainiako Vuelta ez duela parte hartuko baieztatu du. Luxenburgoko txirrindulariak Dapuhine Libere proban sakroan haustura izan zuen, eta oraindik ez da guztiz berreskuratu.
Andy Schleck lehiaketetara Estatu Batuetako Pro Cycling Challenge proban itzuliko da. Hala ere, azken unera arte Vueltako taldean sartzeko atea irekita utziko dutela azaldu du Johan Bruyneelek.