Itxi

17. etapa

Contadorrek Espainiako Vuelta irauli du

Erredakzioa

Pintoko txirrindulariak Collado de la Hozen, jardunaldiko azkenaurreko mendatean, eraso egin eta Purito atzean utzi du. Horrela, madrildarra bakarrik heldu da helmugaraino.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alberto Contador (Saxo Bank) Madrileko txirrindulariak Espainiako Vuelta irauli du gaur, Santander eta Fuente De lotu dituen 17. etapa irabazita. 187,3 kilometroko ibilbidean maillot gorria bereganatu du Pintoko txirrindulariak. Purito Rodriguez atzean utzi eta lasterketa erabakita utzi du Contadorrek.

Contadorrek Collado de la Hozen, jardunaldiko azkenaurreko mendatean, eraso egin eta Purito atzean utzi du. Horrela, madrildarra helmugaraino bakarrik heldu da. Bien bitartean, liderra denbora galtzen joan da kilometro bakoitzean.

Madrildarrak lau ordu 29 minutu eta 20 segundo behar izan ditu etapa bukatzeko, 6 segundoko aldea sartu dio Alejandro Valverderi helmugan eta ia hiru minutu Purito Rodriguezi.

Gaurko eguna "guztien oroimenean" geratuko da, Contadorren hitzetan. "Jendeak gogoraraziko du, gaur urrunetik eraso egitea oso arriskutsua zen, baina txirrindularitzan arriskatzen ez ez duenak ez du irabazten", azpimarratu du.

"Apustu egin dut, baliteke nire gorputzaldirik onenean ez egotea, baina irabazteko gogo handia nuen. Babesa eman didan jendeari eta zaleei eskaini nahi diet garaipena", esan du.

Ostegun honetan 18. etapa jokatuko da Aguilar de Campoo eta Valladolid artean (204,5 kilometro).

17. etapako sailkapena:

.1. Alberto Contador (ESP-Saxobank) 4:29:20
.2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) a 6
.3. Sergio Luis Henao Montoya(COL-SKY) d.b.
.4. Gorka Verdugo Markotegi (ESP-Euskaltel) d.b.
.5. Rinaldo Nocentini (ITA-AG2R) 19
.6. Jan Bakelants (BEL-Radioshack) 55
.7. Benat Intxausti E.(ESP-Movistar)  1:13
.8. Alexandre Geniez (FRA-Argos) 1:40
.9. Paolo Tiralongo (ITA-Astana)  2:13
.10. Joaquim Rodriguez Oliver (ESP-Katusha) 2:38

Sailkapen nagusia:

.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 68:07:54
.2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 1:52
.3. Joaquim Rodrguez (ESP-Katusha) 2:28
.4. Christopher Froome (GBR-Sky) 9:40
.5. Daniel Moreno (ESP-Katusha) 11:36
.6. Robert Gesink (HOL-Rabobank) 12:06
.7. Laurens Ten Dam (HOL-Rabobank) 12:55
.8. Andrew Talansky (AEB-Garmin) 13:06
.9. Igor Anton Hernandez (ESP-Euskaltel) 13:49
.10. Benat Intxausti E. (ESP-Movistar) 14:10.




Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)