Jarraipen berezia

Reala, txapeldun!

Ospakizunik gabeko garaipena

EiTB Kirolak

Reala 2020ko Errege Kopako txapelduna da Athletici 0-1 irabazi eta gero Sevillako Cartuja futbol-zelaian.

Actualizar

  • Athletic
  • 0
  • 1
  • Real Sociedad

Realeko jokalariak 13:00etan helduko dira Hondarribira eta hortik Zubietara joan go dira entrenatzera

BIDEOA: Aperribay: ''Athleticen afizioarekin partekatu nahiko nuke poztasun hau''

BIDEOA: ''Duela bi hilabete alde ona bizitzea egokitu zitzaigun, oraingo honetan alde txarra''

BIDEOA: Marcelino: ''Egun tristea da, oso tristea''

BIDEOA: Imanol, negar batean Realarekin txapeldun bihurtu ondoren

BIDEOA: De Marcos: ''Oso kolpe gogorra da, garaipena eraman ahal genuela uste genuen''

BIDEOA: Illarramendi: ''Kopa hau gurea bezain zaleena da, haiek gabe ez gara ezer''

BIDEOA: Jokalarien ospakizuna, Koparekin

BIDEOA: Jokalariek zelaiaren erdian egindako ospakizuna

Realeko jokalariak Oyarzabalen gola ospatzen. EFE

Oyarzabalen bidez aurreratu da Reala penaltiz. Epaileak, berriz, Iñigo Martinezi ateratako gorriari buruzko erabakia aldatu du, eta txartel horia atera dio azkenean.

Txartel gorria Iñigo Martinezi, eta penaltia Realaren alde

Iñigo Martinezen esku bat aztertzen egon dira Athleticen arean, baina Estrada Fernandez epaileak area ertzera atera du, VARak hala agindu ostean

Euri-jasa handi bat izan da hasierako minutuetako protagonista. EFE

Atsedenaldira heldu da norgehiagoka. Intentsitate handia, baina joko eta aukera handirik gabe.

Remiroren gelditu handia Iñigo Martinezen jaurtiketa baten aurrean

Bi taldeak aurkariaren ate ingurura hurbiltzen hasi dira: lehenengo, Raul Garcia; gero, Isak.

Hasierako minutuetako protagonista nagusiena Cartuja gainean erortzen ari den euri-jasa izugarria da.

BIDEOA: Honelaxe ikusten da La Cartuja Kopako final handia jokatzeko oso gutxi falta denean! 

BIDEOA:  Cordoba, Guruzeta, Vivian, Larrazabal eta Kodro jokalarien mezuak 

Athleticeko zaleak, Sevillan

Kopako txapeldunak:

Bartzelona: 30 titulu

Athletic: 24

Real Madril: 19

Atletico: 10

Valentzia: 8

Zaragoza: 6

Sevilla: 5

Espanyol: 4

Real Union 4

Reala: 2

Betis: 2

Deportivo: 2

Arenas Getxo: 1

Mallorca: 1

Zale txuri-urdinak, Sevillan

Sevillako Athleticeko eta Realeko Peñak:

Aritz Adurizek bere taldekide ohiak bisitatu ditu

Reala Sevillan dago jada

Realak eta Athleticek azken lan-saioa La Cartujako futbol-zelaian egingo dute gaur arratsaldean; txuri-urdinek 18:00etan eta zuri-gorriek iluntzeko 20:00etan.

BIDEOA: Duela 15 urte hasi ziren biltzen Anoetara eramaten zituen autobusean. Orain 40 bat lagun dira. Erraza al da txuri-urdin izatea Bilbon?



BIDEOA: Segura Goierriko herri txiki bat da eta oso athleticzalea aspalditik. Bertako klausurako mojak ere athleticzaleak dira. Nola moldatzen dira txuri-urdinez inguratuta?

BIDEOA: Williamsek jakin badaki zaleen babesarekin Athletic indartsuagoa dela eta faltan botako dituztela. Taldea laguntzeko gogo handia du eta ahal bada, gol bat sartzeko ere bai (jatorria gaztelaniaz).

Honako hau da Realak datozen egunetarako duen egitaraua:

Asteazkena: 16:00, Zubieta.

Osteguna: 16:00, Zubieta.

Ostirala: 18:00, La Cartuja.

Larunbata: 21:30, Athletic Club – Real Sociedad.

Honako hau da Athleticek datozen egunetarako duen egitaraua:

APIRILAK 1, OSTEGUNA
19:00 Lan Saioa Sevilla FC taldearen kirol instalazioetan (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)

APIRILAK 2, OSTIRALA
20:00 Lan Saioa La Cartujan (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)

APIRILAK 3, LARUNBATA
21:30 Kopa txapelketako finala Cartujan. ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD S.A.D

APIRILAK 4, IGANDEA
Atseden eguna

APIRILAK 5, ASTELEHENA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)

APIRILAK 6, ASTEARTEA
17:15 Marcelinoren prentsaurrekoa
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

APIRILAK 7, ASTEAZKENA
21:00 LaLigako partida (29 J) Reale Arenan. REAL SOCIEDAD S.A.D – ATHLETIC CLUB

BIDEOA: David Silvak finala jokatzeko ondo dagoela adierazi du eta ilusio handia duela ere bai, nahiz eta gertakari berezi hauetan eskarmentu handia izan.



BIDEOA: Athleticeko jokalari ohiak dioenez, Bilboko jende askok nahiago du Realari irabazi Bartzelonari baino, gerora jasan beharreko guztiagatik, baina bera ez dator horrekin bat.



BIDEOA: Jesus Mari Zamorak 1987an lortu zuen azken titulua Realarekin. Gaurko errealitatea, ordea, oso desberdina da. Jokalari ohiak Reala txapeldun izatea espero du.

BIDEOA: Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak athleticzale amorratuak dira. "Eztabaidan"en, zuzenean konektatu dute Nerea Garmendiarekin, realzalea bera. Errege Kopako finalaz aritu dira.



BIDEOA: Osakidetzak bideo bat egin du Athleticeko jokalariekin, Realeko jokalariekin eta osasun-langileekin, gizarteari Kopako finala arduraz gozatzeko deia egiteko.



BIDEOA: EITB Mediako irrati eta telebista-saioetan presente izango da egun osoan zehar hurrengo larunbatean gure taldeetako batek irabaziko duen Kopa.

BIDEOA: Final handiaren atariko honetan, bi klubak etengabe ari dira mezuak jasotzen. Animo mezuak dira. Tartean, aurpegi ezagunenak ere bai. Ikusi bideoa!

BIDEOA: Bost egun falta dira Athletic eta Realaren arteko Kopako final handirako. Kalean, giroa nabaritzen hasi da.



BIDEOA: Balkoi gehienek bandera txuri urdina dute jarrita eta era guztietako apaingarriak ikus daitezke erakusleihoetan Kopako finalari begira.



BIDEOA: Kopako finala ETBn ikusgai izango da, baina gure irratietan ere entzungai izango duzue. Realeko eta Athleticeko partidak komentatzen dituzten esatariekin egon gara hizketan.

BIDEOA: Final historikoaren zain hainbeste denbora egon ondoren, atzerako kontaketa hasi da eta Asier Villalibrek Athleticeko jokalariak zelan dauden adierazi du prentsaurrekoan.

BIDEOA: Maddi Aiestaran bertsolari realzaleak eta Unai Mendiburu bertsolari athleticzaleak bertso derbya egin dute Biba Zuek!en platoan.

BIDEOA: Realak bere arrakastak gogorarazten dituen emozioz betetako 'Zuengatik' izeneko bideoa argitaratu du, eta zale txuri-urdinei apirilaren 3ko Kopako finalerako babesa eskatu die.

BIDEOA: Sonakay taldeak Realaren ereserkiaren bertsio berezia egin du apirilaren 3ko Kopako finalari begira. Bideo honetan grabaketa nola egin zen erakusten da.

BIDEOA: Athleticen peñek bideo propioa egin dute klub zuri-gorria animatzeko apirilean Realaren eta Bartzelonaren aurka jokatuko dituen Kopako bi finalei begira.

BIDEOA: Javi Clemente eta Karlos Argiñano, Athleticeko zale amorratua bata, Realeko zalea bestea, aurrez aurre jarri ditugu, larunbatean bi taldeek jokatuko duten Errege Kopako finalaren atarian.

BIDEOA: Reala talde azkarra eta erasokorra Imanolen agindupean, eta orain arte egindako lana Athletici Kopa finala irabaziz biribildu nahi du oriotarrak.

BIDEOA: Garitano eta Marcelino, bi protagonista Athleticen aulkian

BIDEOA: Athleticek bere zaleei zuzendutako iragarkia plazaratu du larunbat honetan, Kopako finalerako astebete falta denean, zelaian ikusten ez dituzten arren, presente dituztela helarazteko asmoz.

BIDEOA: Ampo Ordiziako jokalariek Realari Athleticen aurkako finalean animoak emateko grabatutako bideoa.

Iñaki Gabilondoren animoak

Sevillan ospatuko den Errege Kopako finalaren aurrean, Gipuzkoa eta Realaren banderak elkar-trukatuko dituzte diputatu nagusiak eta Realeko presidenteak.
 
PARTE HARTUKO DUTE

Markel Olano, diputatu nagusia.

Jokin Aperribay, Realeko presidentea.

Harkaitz Millan Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua.

 Angel Oyarzun, Realeko presidente ordea.

Errege Kopako finala EITBn jarraitzeko gonbita egin dute De Marcosek, Raul Garciak eta Villalibrek

Unai Nuñez zalantza da Kopako finalerako, artritisa baitu eskuin oineko behatz baten

Sonakay taldeak Realaren ereserkiaren bertsioa egin du

Realaren lehen taldearen lan plana hurrengo egunetan ondorengoa izango da:

Astelehena: atsedena.

Asteartea: atsedena.

Asteazkena: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.

Osteguna: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.

Ostirala: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.

Larunbata: 11:00etan, entrenamendua Zubietan.

Igandea: atsedena.

ATHLETICeko ASTEKO LAN-PLANGINTZA

MARTXOAK 22, ASTELEHENA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

MARTXOAK 23, ASTEARTEA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

MARTXOAK 24, ASTEAZKENA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

MARTXOAK 25, OSTEGUNA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

MARTXOAK 26, OSTIRALA
Atseden eguna

MARTXOAK 27, LARUNBATA
Atseden eguna

MARTXOAK 28, IGANDEA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

Athleticeko eta Realeko presidenteen iritzia, Espainiako Federazioak finala publiko barik jokatuko dela konfirmatu ostean:

Marca egunkariak iragarri duen bezala zalerik gabe jokatuko da Kopako finala. Partida apirilaren 4an izango da, Sevillako La Cartujan:

"La Federación ha apurado y aunque la decisión no es oficial, la posibilidad de ver publico presenciando la final de Copa en la grada de La Cartuja, está descartada. La decisión será firme en unos días y pese a que la Federación se reserva todavía un mínimo porcentaje, los seguidores de Real Sociedad y Athletic no podrán estar acompañando a sus equipos en la final mas larga de la competición copera".

Athletic eta Reala zain daude oraindik. Data ez da ofiziala, baina baliteke apirilaren 4an jokatzea final handia.

Finala, ikusleekin, baina Europatik kanpo geratzeko arriskua

Daten dantzak jarraitzen du

'Athletic Hiria' eraiki dute Lekeition

Aitor Elizegi, Athleticeko presidentea:

Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalaren dataren dantzak jarraitzen du.

LaLigak eta Federazioak abuztuaren 5ean jokatu daitekeela esan dute orain. LaLigak eta UEFAk elkarrekin landutako egutegian liga uztailaren 31an amaituko zen eta ondoren, abuztuan, Kopako finala.

Hoti bai, beti COVID-19ko pandemiak uzten badu.

Dani Garciak Errege Kopako final bat jokatu nahi du Athleticekin, 'historikoa izango da euskal derbia izango delako, baina Reala edo beste talde bat izatea niri bost, nik finala jokatu nahi nuen'.

Erdilari zuri-gorriak finala jokatzea nahi duela argi utzi nahi izan du Onda Vasca-k egindako elkarrizketan.

Azken egunetan atera den azken data Realaren eta Athleticen arteko finala jokatzeko uztailaren 26a da.

Egutegi berriak ateratzen dira ia astero eta oraingoan LaLiga ekainean hasten bada uztailaren erdialdean bukatu daiteke eta modu horretan Kopako finala 26an jokatu eta Txapeldunen Ligako abuztuan.

Kopako finala publikoarekin jokatu behar dela esan du Rubialesek

Kopako finala maiatzaren azken astean jokatuko omen da:

Maiatzak 24 eta 25

LaLigako azken jardunaldia

Maiatzak 27, asteazkena

Liga Europako finala

Maiatzak 28, osteguna eta Maiatzak 29, ostirala

Ekitaldirik gabeko egunak

Maiatzak 30, larunbata

Txapeldunen Ligako Finala

Extremoduroren kontzertua La Cartujan, finalaren egoitza

Maiatzak 31, igandea

Erregina Kopako finala

Errege Kopako finala, atzeratuta

Realak eta Athleticek jokatuko dute 2020ko Errege Kopako finala. Argazkia: EFE

Kopako finala maiatzaren azken astean jokatzea, Realaren eta Athleticen proposamena

Odegaard eta Iñigo Martinez, San Mamesen jokatutako derbian. Argazkia: EFE

Sonia Perez, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Radio Euskadin izan da.

Athleticen eta Realaren arteko Kopako finala dela eta ateak itxia jokatzea ez du baztertu Sonia Perez sailburuak "edozer da posible, gauzak oso azkar doaz eta egoera aldakorra da".

Zuri-gorriek horrela ospatu zuten garaipena

Yuriren golak finalaren txartela eman zion Athletici

Horrela ospatu zuten txuri-urdinek garaipena

Mirandes - Reala partidaren laburpena