Jarraipen berezia

20/21

Athletic, Superkopako txapeldun!

EITB MEDIA

Athletic Superkopako txapeldun berria da.  Talde zuri-gorriak Bartzelona gainditu zuen Sevillako finalean (3-2).

Actualizar

  • Barcelona
  • 2
  • 3
  • Athletic

Athletic Clubeko jokalariek Lezaman egindako entrenamendu batekin itxi dute Bartzelonari Superkopa irabazi osteko eguna. Lan-saioa Marcelino Garcia Toral entrenatzailearen solasaldi batekin hasi da, 15 minutuko iraupena izan duena.

Saio horrek amaiera eman dio Sevillatik Bilbora egindako bidaiarekin hasi den egun hunkigarri eta lanpetuari; izan ere, zuri-gorriek harrera instituzionalak izan dituzte Bilboko Udalean zein  Bizkaiko Foru Aldundian .

Zaleen berotasuna jasotzeko parada izan dute jokalariek egunean zehar: bai Bilboko aireportura iristerakoan, goizean Lezamara jo dutenean, eta baita ekitaldi instituzionalak egin dituzten lekuetan ere. Horren guztiaren ostean, arratsaldeko 19:00etan, ohi baino beranduxeago, partiden osteko ohiko entrenamendua egin dute.

Kirolariak eta politikariak, Athleticen garaipenarekin harro!

Zaleak ezohiko moduan ari dira ospatzen Athleticen garaipena

Ohorezko aurreskua txapeldunen omenez

Gol ikusgarria, ahaztezina

Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, Athletic hartuko du gaur eguerdiko 12:45ean Udaletxean.

Ekitaldia streamingez eskainiko da.



Athleticek badu finalerako bere hamaikakoa:

Athleticeko jokalariak dauden hotela ere gaueko finalerako giroan sartuta dago.

Athleticeko jokalariek hotelaren ingurutik paseo bat emateko baimena izan dute, bazkaltzera joan eta gaueko partidarako atseden hartu aurretik.

Athleticen egunerokoa jarraitzen duten kazetariak baikor dira gaueko final handiari begira. Zuri-gorriak txapeldun izateko aukera handiekin ikusten dituzte.

Athletic Bartzelonaren aurka jokatuko duen Superkopako finalaren atarian, Bilboko kaleak lasai ageri dira, baina zale zuri-gorriak sinetsita daude irabazi egingo dutela.

Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaile ohiaren esanetan, talde zuri-gorriak bereak dituen lehiakortasunari eta oldarkortasunari eutsi behar die.

Aritz Aduriz Athleticeko aurrelari ohiak bere taldekideak izandakoarekin bat egin du Superkopako finalaren aurretik, Marcelino entrenatzaileak hala eskatuta.

PARTIDAREN ATARIKOA:  Athleticek beste Superkopa bat bereganatu nahi du Bartzelonaren lepotik

Koeman eta Marcelino. Argazkia: EFE

Iñaki Williams Athleticeko jokalariak azpimarratu duenez, Real Madrili finalerdietan irabazi ostean "balentria historikoa izan daiteke" igandean Bartzelona finalean gainditzen badute. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).

Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak oso motibatuta ikusten ditu bere jokalariak Superkopako finala irabazten saiatzeko asmoz (jatorrizkoa gaztelaniaz).

Ronald Koeman bartzelonako entrenatzaileak bilbotarrek Real Madrilen aurka egindako lan ona azpimarratu du (jatorrizkoa gaztelaniaz).

Roberto Rios Sevillan bizi den Athleticeko jokalari ohiak oso indartsu ikusten ditu bilbotarrak

Superkopa beste tituluak bezain garrantzitsua dela azpimarratu du Gorka iraizoz 2015eko txapeldunak

Athleticek entrenamendu saioa egingo du gaur, La Cartuja zelaian, 20:00etan. Aurretik, 19:15ean, Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak eta Iñaki Williams jokalariak prentsaurrekoa emango dute.

Oscar De Marcosek Superkopa irabazi nahi du zaleei eskaintzeko

Athleticek entrenamendua egin du Sevillan

Athletic goizean abiatu da Sevilla aldera

Leo Messi ez da gaurko Bartzelonaren entrenamenduan egon. Argentinarraren parte-hartzea finalean kolokan dago oraindik.

Larunbateko entrenamenduen eta prentsaurrekoen egutegia:

Bartzelona |

17:15 Prentsaurrekoa: Ronald Koeman eta Sergio Busquet

18:00 Lan saioa

Athletic Club |

19:15 Prentsaurrekoa: Marcelino Garcia Toral eta Iñaki Williams

20:00 Lan saioa

Partidaren laburpena, Athleticen eskutik

Raul Garcia, golegilea

Jesus Gil Manzanok zuzenduko du igandeko Superkopako finala Athleticen eta Bartzelonaren artean, Espainiako Futbol Federazioak gaur konfirmatu duen bezala.

36 urteko epaileak Angel Nevado Rodriguez eta Martinez Nicolas izango ditu ondoan marrazain lanak egiten. Laugarren  epaile moduan Jose Maria Sanchez Martinez egongo da eta VAR gelaren ardura Alejandro Jose Hernandez Hernandezena izango da.

Marcelinoren adierazpenak finalerako txartela eskuratu eta gero

Athleticek Real Madril gainditu zuen Superkopa finalerdietan

Athleticek finalerako txartela lortu du, Real Madril mendean hartuta