Cargando...

Zuzenean

Itzulia 2021

Roglicek bereganatu du Itzulia!

EITB MEDIA

Your browser doesn’t support HTML5 video

Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) irabazi du Itzuliaren 2021eko edizioa azken etapa ikusgarri baten ondoren, zeinetan Brandon Mcnulty (UAE) liderrak bere maillota galdu eta sailkapenean hondoratuta amaitu duen.

Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) eta Tadej Pocagarrek (UAE) osatu dute azken podiuma.

Actualizar

BIDEOA: Roglicen erakustaldia, UAEkoen deskuidua eta Gauduren garaipena azken etapan

1:52

BIDEOA: Mikel Landa: ''Pelloren postua defendatzen saiatu gara''

0:11

BIDEOA: Pogacar: ''Hirugarren postua borrokatu dut, eta oso harro nago emaitza horrekin''

0:17

BIDEOA: Roglic: ''Oso lasterketa berezia da, eta oso-oso pozik nago''

0:21

BIDEOA: Ikusi seigarren etapako azken sei kilometroak!

14:59

Gaudu garaile Arraten eta Roglic Itzuliko jabe

BIDEOA: McNulty atzean geratu da Krabelin mendateko igoeran

9:34

Etapa azken 15 kilometroetan sartu da. Roglicek, Carthyk eta Gauduk minutu bateko aldea dute Pogacarren taldearekiko. Bertan dira Landa, Bilbao eta Izagirre.

BIDEOA: Ikusi Elosua-Gorlako jaitsiera ikusgarria!

5:05

Roglic, Gaudu eta Hugh Carthy geratu dira buruan. Pogacar, Valverde eta Landa atzean dira. 36 segundo daude bi taldetxoen artean.

ZUZENKETA: Mikel Landa da Roglic, Izagirre eta Valverderen taldetxoan dagoen Bahrain taldeko kidea. Pello Bilbao, ordea, atzean dago, McNulty eta Pogacarrekin batera. 37" bi taldeen artean.

BIDEOA: Ikusi Azurkin gora egon diren erasoak!

12:06

Gorlako jaitsieran behera Astanakoek erasoa jo dute, eta taldetxo batek aurrera egin du, bertan dira Roglic, IZagirre eta Pello Bilbao, besteak beste.

Atzerago geratu dira McNulty eta Pogacar. Bi taldetxoen artean 16 segundoko tartea dago.(-56 km).

14 txirrindulari lasterketa buruan 55 segundoko aldearekin:

Verona, Mas (Movistar)
Padun (Bahrain)
Martin (Cofidis)
Fraile (Astana)
Tolhoek, Oomen (Jumbo)
Bevin (Israel)
Carapaz (Ineos)
O'Connor (AG2R)
Hirschi (UAE)
Vansevenant (Deuceninck)
Carthy (EF)
Latour (Direct Energie)

Carlos Verona (Movistar) eta Mark Padunek (Bahrain) iheslariekin egin dute bat (-74 km).

Ben O'Connorrek bat egin du sei iheslariekin. 1:12ko tartea zabaldu dute.

Eraso festa tropel buruan Azurkin (1. maila) gora. Enric Mas, Carapaz, Omar Fraile, Hugh Carthy, Tolhoek eta Bevin igaro dira ihes eginda Azurki gainetik.

BIDEOA: Etapa hasi aurretiko adierazpenak: Tadej Pogacarrek McNultyren maillot horia defendatu nahi du, eta horretarako, erasoei aurre egiteko prest dago. Alex Aranburuk taldekideei lagunduko diela esan du.

0:26

BIDEOA: Txirrindularitza oso gertutik bizi duen Asteasuko Xaleteam taldeko kideek Ondarroa eta Arrate arteko ibilbidea egin dute, Itzuliko azken etaparen gogortasuna probatzeko.

5:07

Txirrindulariek 7 mendate gainditu beharko dituzte azken etapan zehar. 111 kilometro dira guztira, 3.500 metroko desnibel metatuarekin:

4,8. km, Arribinieta (3. mailakoa)
12,1. km, Elkorrieta (3. mailakoa)
23,5. km, Azurki (1. mailakoa)
43,7. km Elosua (2. mailakoa)
68,3. km, Krabelin (1. mailakoa)
90. km, Trabakua (3. mailakoa)
109,5. km Usartza (1. mailakoa)
112. km, helmuga: Arrate