Cargando...

Jarraipen berezia

Kopako Finala

Athleticen porrot gogorra Bartzelona indartsuago baten aurka

EITB MEDIA

ATHLETIC CLUB vs BARTZELONA

Apirilaren 17an, 21:30ean

Cartuja futbol-zelaian (Sevilla)

Entzun partida zuzenean Euskadi Irratian

Actualizar

  • Athletic
  • 0
  • 4
  • Barcelona

BIDEOA: Bartzelona Athletic baino gehiago izan dela onartu du Mikel Balenziaga jokalari zuri-gorriak. Bilbotarrek 0 eta 4 galdu dute Errege Kopako finala, Cartujan.

1:01

BIDEOA: Athleticek galdu egin du Bartzelonaren aurkako finala, eta Aitor Elizegi presidentea nahigabetuta azaldu bada ere, aurrera begiratu behar dela nabarmendu du.

1:54

Amaitu da partida: Athleticek galdu egin du beste Kopako final bat.

Bartzelonak nagusi jarraitzen du, eta Messik laugarrena egin du 72. minutuan.

Messik Bartzelonaren hirugarren sartu du.

Messik bartzelonaren hirugarrena sartu du

Hiru aldaketa Athleticen: Villalibre, Unai Nuñez eta Yuri sartu dira eta Williams, Yeray eta Unai Lopezek zelaia utzi dute

De Jongek bigarrena sartu du katalanen alde

Antoine Griezmann frantziarrak aurretik jarri du Bartzelona 60. minutuan

Mikel Vesga Berenguerren ordez zelairatu da 54. minutuan

Simonek hiru geldi bikain egin behar izan ditu bigarren zatiko lehen bost minutuetan.

Simonek gelditu bikaina egin du Griezmannen errematearen aurrean.

Hasi da bigarren zatia.  Iñigo Lekuek kili-kolo zebilen Iker Muniainen ordez zelairatu da.

Dani Garciak txartel horia ikusi du lehen zatiko 40. minutuan

Atsedenaldia. Golik ez lehen zatian, Bartzelonak nagusitasun handia erakutsi badu ere jokoan.

Minutu bat luzatuko du epaileak.

Messi baloiarekin, Athleticeko defendatzaileen begiradapean.

Baloiaren jabetza % 82koa da Bartzelonaren alde. Athletic ahal duen moduan defendatzen saiatzen ari da.

Ordu-erdi bete da, eta markagailua ez da oraindik mugitu, nahiz eta katalanek merezimenduak egin.

Bartzelona arrisku handiarekin hurbiltzen ari da zuri-gorrien atera.

20 minutu bete dira, eta Bartzelonak nagusi izaten jarraitzen du.

Athleticeko jokalariak bat eginda finala hasi aurretik.

Iñigo Martinezek oso modu behartuan errematatu du Berenguerrek erdiratutako falta jaurtiketa, baina baloia Bartzelonaren atean sartu da ia.

Bartzelona nagusi atera da, eta Athleticek ia ez du baloirik.

De Jongek Unai Simonen zutoinarekin aurka jaurti du area barrutik

Hasi da finala!

BIDEOA: Horrela agurtu dituzte zaleek Athleticeko jokalariak, autobusa hartu aurretik 

1:44

BIDEOA: Zale zuri-gorriak hotelera bertaratu dira taldea agurtzeko

0:24

Bartzelonak ere jakinarazi du bere hamaikakoa:

Athleticek badauka bere hasierako hamaikakoa: Muniain titular izango da, baita Balenziaga eta yeray ere. Yuri, berriz, ordezkoen artean.

BIDEOA: Cartujan ikusiko ez den irudia, gogoan

1:38

BIDEOA: Jokalari ohi asko Athleticen hotelean, taldeari indarra emateko

1:30

BIDEOA: Athleticen zale sevillarrak, Gabarra Guadalquivirrera ateratzeko prest

1:13

BIDEOA: Dena prest Cartujako zelaian Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala hartzeko 

0:41

BIDEOA: Txaranga zuri-gorriak Sevillako bazter guztiak alaitu ditu

1:15

BIDEOA: Zale zuri-gorriek animoa berreskuratu dute, eta itxaropentsu daude finalerako

0:45

BIDEOA: Oscar de Marcos Peñak kalejira antolatu du Sevillako kaleetan barrena, txaranga eta guzti.

1:30

BIDEOA: Dos Hermanas (Sevilla) herriko Oscar de Marcos Peñako kideak Athleticen ereserkia abesten ari dira Sevillako kaleetan zehar, Bartzelonaren aurkako finala baino ordu batzuk lehenago.

0:34
1:34
0:58

Goiza lasaia Athleticeko jokalarientzat

1:38

2009ko finala

Iker Muniain herrenka iritsi da Sevillara eta zalantzan dago finalerako

0:14
1:12

Marcelino Garcia Toralek jokatzeko moduan dituen 24 jokalariAK deitu ditu Kopako finalerako.

Beraz, jokalari hauek joango dira Sevilla aldera:

Unai Simón, Jokin Ezkieta, Iago Herrerín, Jon Morcillo, Unai Nuñez, Iñigo Martínez, Yeray Álvarez, Mikel Vesga, Ibai Gómez, Unai López, Iñaki Williams, Iker Muniain, Álex Berenguer, Dani García, Iñigo Lekue, Oihan Sancet, Yuri Berchiche, Óscar de Marcos, Asier Villalibre, Ander Capa, Raúl García, Mikel Balenziaga, Iñigo Vicente eta Unai Vencedor.

Bartzelonaren deialdia Kopako finalerako

Kopako bere 10. finala jokatuko du larunbatean Leo Messik eta irabazten badu bere zazpigarren garaikurra izango litzateke.

Jokatutako partida horietan 7 gol egin eta 6 asistentzia eman ditu argentinarrak.

Talde zuri-gorriak larunbatean jokatuko du Kopako finala La Cartujan eta Lezaman jendetza ez biltzeko Athleticek ez du bere bere bidai-plana iragarri.

Juan Martinez Munuera izango da Athletic - Bartzelona Kopako finaleko epailea.

Alacantekoak Diego Barbero Sevilla eta Raul Cabañero Martinez izango ditu marrazain lanetan eta Guillermo Cuadra Fernandez izango da laugarren epailea.

VAR: Jose Luis Gonzalez Gonzalez

AVAR: Ignacio Iglesias Villanueva.

Gaur Athleticek bere azken entrenamendua egingo du Lezaman, ostiralean La Cartujan egingo dute lan-saioa zuri-gorriek.

Aritz Aduriz baikor azaldu da Athleticek Barçari finala irabazteko aukerei dagokienez

0:19

Iker Muniainen eta Marcelinoren arteko besarkada esanguratsua, gaur, Lezaman

Yurik eta Yerayk taldekideekin egin dute gaurko entrenamendua

Balenziaga: ''Buruan daukagun gauza bakarra larunbateko finala da''

00:00

Elizegi: ''Jokalariek disfrutatu egin behar dute finalean'

3:25

Entrenamenduak Lezaman

Kopa buruan

ASTEKO LAN EGITARAUA

APIRILAK 12, ASTELEHENA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

APIRILAK 13, ASTEARTEA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

APIRILAK 14, ASTEAZKENA
11:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

APIRILAK 15, OSTEGUNA
17:00 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

APIRILAK 16, OSTIRALA
20:00 Lan Saioa La Cartujan (Ateak itxita)

APIRILAK 17, LARUNBATA
21:30 Kopa txapelketako finala La Cartujan: ATHLETIC CLUB – F.C BARTZELONA

1:25
7:07
1:03