Cargando...

Jarraipen berezia

Superkopa: Athletic vs Real Madril

Saririk ez Athleticentzat finalean

EITB MEDIA

Ancelottiren taldea hobea izan da finalean. Modicek 38. minutuan eta Benzemak, 52.ean, penaltiz, egin dituzte neurketako golak. Raul Garciak ez du asmatu penalti bat sartzen azken minutuetan, aukera gutxi izan dituen partidan.

Actualizar

  • Athletic
  • 0
  • 2
  • Real Madrid

De Marcosek Real Madrilen eraginkortasuna nabarmendu du:

Marcelinoren adierazpenak finalaren ostean:

ARGAZKIAK | Athletic eta Real Madrilen arteko Superkopako finala argazki bidez laburtuta (0-2)

Iker Muniain Athleticeko kapitainak azpitxapeldunaren garaikurra jaso du:

Amaitu da neurketa. Athleticek ezin izan du titulua berretsi. Modricek eta Benzemak sartu dituzte Ancelottiren taldeko golak madrildarren golak. Raul Garciak penalti bat huts egin du amaierarako gutxi falta zenean.

Luca Modricek sartu du Real Madrilen lehen gola. Argazkia: EFE

Courtoisek gelditu egin dio jaurtiketa Raul Garciari. Belgikako atezainak ezker oinarekin desbideratu du nafarraren zartakoa.

Courtoisek gelditu egin dio penaltia Raul Garciari. Argazkia: EFE

Athleticen aldeko penaltia! Militaok eskuz desbideratu du Raul Rarciaren burukada. Epaileak, gainera, gorria atera dio atzelari brasildarrari VARean begiratu eta gero.

Athletic bultzatzen ari da azken minutuetan. Nico Serranok abagune on izan ditu

Athleticen azken aldaketa. Munianek zelaia utzi du eta Nico Serrano sartu da haren lekuan.

Raul Garciak eta Yerayk aldi berean errematatu dute Yurik bigarren zutoinera bidalitako erdiraketa bat, korner baten ostean, eta gola gertu izan dute zuri-gorriek.

Athletic ez da gai arriskuko jokaldiak sortzeko Curtoisen atearen aurka.

Benzemak Madrilen bigarren gola sartu du. Argazkia: EFE

Raul Garciak gertu izan du gola burukada batekin, baina nafarraren ahalegina kanpora joan da. Neurketak 63. minutua harrapatu du.

Athleticek aldaketa hirukoitza egin du. Berchiche, Raul Garcia eta Vesga sartu dira Sancet, Balenziaga eta Zarragaren ordez

Real Madrilen gola. Benzemak ez du barkatu.

Real Madrilen aldeko penaltia. Benzemak area barrutik egindako hjaurtiketa Yerayren besoaren aurka jo du, eta epaileak zigorra adierazi du VARean begiratu ostean.

Marcelinok lehen aldaketa egingo du atsedenaldiaren ostean. Nico Williams zelairatuko da Berenguerren ordez.

Luca Modricen eskuinkada batek aurretik jarri du Real Madril atsedenaldian. Oihan Sancetek gertu izan du berdinketa minutu batzuk geroago.

Iñaki Williams arerio bat atzean utzi nahian. Argazkia: EFE

Oihan Sancet izan du zuri-gorrien aukerarik garbiena lehen zatian. Argazkia: EFE

Ene!! Oihan Sancetek oso gertu izan du berdinketa. Buelta erdian saiatu da nafarra, baina haren ahalegina Courtoisen ate gainetik alde egin du oso gutxigatik

Athletic saiatzen ari da partidari berriro erritmoa hartzen kolpe gogorra jaso ostean

Real Madrilen gola. Modricek area kanpotik jaurti du, eta Simon ez da heldu.

Mendy baloia aldentzen Berenguerren presioaren aurrean. Argazkia: EFE

Unai Simonek bi geldiratze on egin beahar izan ditu. Lehendabizi, Casemirok urrutitik egindako jaurtiketa batean. Jarraian, madrildarrek ateratako kornerrean jotako burukadan.

Unai Simonek huts egin du madrildarren korner bat aldentzeko garaian, eta zuri-gorriek susto txikia pasatu dute.

Bilbotarrek lehen kornerra izan dute alde, baina arriskurik gabe amaitu da jokaldia.

Neurketak erritmo handia dauka, eta zuri-gorriek bi kontraeraso azkar izan dituzte dagoeneko.

Athletic sufritzen ari da lehen minutuetan. Real Madril oso erasokor zelairatu da, eta zuri-gorriak defentsa lanetan dihardute.

Hasi da finala!

Zuri-gorriak ari dira beroketa lanetan:

Real Madrilek ere badauka hasierako hamaikakoa:

Hemen dago Athleticen hamaikakoa:

Athletic abiatu da zelairantz:

Sei bizkaitar Riaden dira, Arabian, bidai luzearen ostean, finala bertatik bertara ikusteko

Bilboko zaleek ez dute zalantzarik: Athleticek titulua berretsiko du Real Madrili irabazita

Nico eta Iñaki Williamsen mezua:"Geuria da!"

Sarrerak agortuta:

Igande honetan jokatuko den Superkopako finalerako salgai jarri ziren 30.000 sarrerak ordubetean agortu ziren.

Koronabirusaren pandemiak eraginda, King Fahd International Stadium zelaiak bere edukieraren % 50 baino ezin du hartu.

Bartzelona eta Real Madrilen arteko finalerdietako partidarako ere sarrerak agortuta egon ziren.

Atletico Madrilek eta Athleticek jokatutako beste finalerdian, ordea, 10.000 lagun bildu ziren.

Athleticeko zaleak harmailetan. Argazkia: EFE

Ancelottik duela 34 urteko argazki bat partekatu du Marcelinorekin.

Oier Zarraga: ''Ilusio eta gogo handiekin Real Madrili aurre egiteko''

Iker Muniain, Athleticeko kapitainak Madrili min egitea zaila dela aitortu du, bi taldeek Superkopan jokatuko duten final handiaren atarian. (Jatorrizko audioa, gaztelaniaz).

Marcelino eta Ancelottik argazki-saioa izan dute Superkopako garaikurrarekin batera:

Williams anaien amak ezin izan zien malkoei eutsi osteguneko finalerdian:

Bitartean Unai Nuñez Bilbotik Riadera ari da bidaiatzen, gainerako taldekideekin bat egiteko asmoz:

Athleticeko kideak Riad ezagutzen ibili dira goizean zehar

Ancelottik aurreratu duenez, Athleticen aurkako partidan, Real Madrilen plana Bartzelonaren aurka erabilitakoaren ezberdina izango dela.

Marcelinok azaldu duenez, taldeak energia gehigarria du, "aurkako emaitzak iraultzeko gai dela" erakusti duelako

Athleticek ezin izan du finaleko estadioan entrenatu hondar.ekaitz batengatik:

Real Madrileko Dani Carvajal jokalarian positibo eman du Covid-19an. Ezin izango du jokatu Athleticen aurkako finalean:

Atleticoren aurka jokatutako finalerdiko argazki-galeria: