Zuzenean

Athleticeko hauteskundeak

Jon Uriarte, Athleticen historiako 33. presidentea

EITB MEDIA

- Hautagai irabazleak botoen % 46,71 eskuratu ditu.

- Arechabaletak botoen % 33,72 jaso ditu, eta Barkalak, % 18,13; garaipena argia izan da.

- Ernesto Valverde izango da, hirugarren aldiz, Athleticeko gizonezkoen taldeko entrenatzailea.

Actualizar

Jon Uriarte: "Ilusioa sortu nahi dugu".

Jon Uriarte: "Gure helburua, datozen lau urteetan, Athletic familia berriro elkartzea izango da".

Jon Uriarte: "Kluba eraldatu nahi dugu, eta horretarako bazkide guztien laguntza behar dugu".

Jon Uriarte: "Lan zaila da, baina ohore bat da"

Hona hemen Athleticek ondorengo lau urteotan izango duen Zuzendaritza Batza:

Athleticeko presidente berriaren aldarrikapena atzeratzen ari da, baina ziurtzat jotzen da Jon Uriarte izango dela.

Giroa honela dago San Mamesen, emaitza ofizialen zain:

Mahai batzuetan, arazoak ari dira izaten botoak zenbatzeko, zenbaketa burutzeko, eta horregatik ez dute oraindik esan nor den irabazlea; hala ere, Uriartek mahai guztietan irabazi omen du.

Dozenaka lagun daude zain, San Mameseko kanpoaldean, emaitza ofiziala izan arte. Jon Uriarteren jarraitzaileak azken horren garaipena ari dira ospatzen.

Ofizialki ez dute baieztatu, baina Jon Uriartek oso gertu omen du Presidentetza.

Nola joan da eguna Athleticen, San Mamesen? Hemen bildu dugu:

Athleticeko hauteskundeetan, hautetsontzietan inoiz baino boto gehiago eman dituzte bazkideek (21:00etan itxi dituzte); izan ere, 22.689 bazkidek eman dute botoa, eta hori marka da Athleticek historian egindako hamar hauteskundeetan. 2011ko hauteskundeetan, Josu Urrutia Fernando Garcia Macuari gailendu zitzaionean, 21.009 bazkidek eman zuten botoa; hori bai, oraingo parte-hartzea % 56,36koa izan da, eta 2011n, berriz, % 65,49koa, inoizko altuena.

21:00ak jota, amaitu da botoa emateko epea. Zenbatzen hasi dira. Hautagaiak, emaitzaren zain. EITB Median esango dizugu nor den irabazlea!

Iñigo Juaristi Athleticeko entrenatzaile ohia, botoa emanda:

Honela dago parte-hartzea, ordubete falta dela:

80ko hamarkadako Athletic txapeldunaren bi kidek, hain zuzen Javier Clemente entrenatzaileak eta Dani kapitainak, Athleticen gaurkotasunaren gaineko hainbat punturi buruzko euren iritzia eman digute. Clemente:

Euskadi Irratiko gure lankideak, dena ematen!!

Ordu eta erdi, gutxi gorabehera hautetsontziak itxi arte. Ikus dezagun parte-hartzea nola dagoen, Athleticek zabaldutako azken datuen arabera:

Gogoratu! 22:00etatik, Euskal Telebistan eta eitb.eus-en, saio berezia izango da ikusgai, Athleticen hauteskundeen gaineko informazio guztiaizan dezazun.

18:00etarako, bazkideen % 40k baino gehiagok eman dute botoa, Athleticek zabaldu duenez.

EITB Mediak Jon Aspiazurekin hitz egin du, alegia, Ernesto Valverderen bigarren entrenatzailearekin; honela ari da ikusten egoera:

Presidente ohi batzuk, zenbait jokalari ohi, hainbat athleticzale ospetsu... bideo honetan jasota dagoenez, giro handia dabil San Mamesen egunean zehar.

Ricardo Barkalak karpa bat jarri du San Mamesen ondoan; horrek polemika eragin du.

Parte-hartzeak, Athleticek zabaldu duenez, 2018an izandakoari gailentzen jarraitzen du,alde handiarekin

Jon Uriartek, Iñaki Arechabaletak eta Ricardo Barkala eguerdirako emana izan dute botoa. Denak azaldu dira konfiantzaz, emaitzaren zain. Hona hemen zeresan dioten EITB Mediari:

Athleticek jakitera eman duenez, 16:00etarako bazkideen % 31,1ek eman dute botoa, guztira 12.542 bazkidek. Azken bost hauteskundeak kontuan izanik, soilik 2011n izan zen parte-hartzea oraingoa baino altuagoa (% 32). Duela hiru urte eta erdiko datuei erreparatuta, 2.583 boto gehiago jaso dira gaur, ordu honetan.

Joseba Etxeberria Athleticeko bazkidea da, eta hauxe esan du bozkatu ostean:

Hona hemen parte-hartzearen gaineko datuak,15:00etarako; sei ordu igaro dira hauteskundeak hasi direnetik, eta sei ordu dituzte bazkideek oraindik botoa emateko.

14:00etarako, parte-hartzea % 22,9koa da jada.

13:00ak alderako, hautesleen % 17,3k eman du botoa. Hala, guztira, 6.913 bazkidek bozkatu dute.

Barkala izan da botoa eman duen azken hautagaia, eta, aurkariek bezala, hauteskundeak San Mamesen egitea aukera ona izan dela azpimarratu du.

Era berean, hauteskunde hauetan parte hartzeko eskatu die bazkide guztiei, "hau klub berezia baita, bazkideena".

Bere hautagaitzari dagokionez, adierazi du lan ona egin dutela, "helburu, eduki, ekimen eta izen handiko pertsonekin".

Ricardo Barkala, hirugarren hautagaiak, bere botoa eman du eguerdiko 12:05etan.

Eguerdirako, hautesleen % 11,7k eman du jada bere botoa; 2018an, parte hartzea % 8,2koa izan zen.

11:00ak aldera eman du botoa Iñaki Arechabaletak, eguneko bigarren hautagaiak, eta ziurtatu du bere hautagaitzaren atzean "lan handia eta proiektu handia" dagoela.

San Mamesera botoa ematera joateko deia egin die bazkide guztiei, hori baita garrantzitsuena. Hala ere, bere hautagaitza babestera animatu ditu, "oso kontsekuenteak eta profesionalak garelako, eta, nire ustez, besteena baino proiektu hobea dugulako". Zentzu horretan, ilusioz beteriko izenak dituztela azpimarratu du, baita Athletic Club handi bihurtzeko grina neurrigabea ere.

2781 bazkidek eman dute botoa jada, eta parte hartzea % 6,9koa da.

Iñaki Arechabaletak, eguneko bigarren hautagaiak, bere botoa eman du jada San Mamesen.

Jon Uriarte hautagaiak bere botoa eman du. Dioenez, "oso pozik" dago San Mamesen ikusitako azpiegiturarekin: "Antolakuntza Itzela izan da, Ibaiganen baino askoz hobeto".

Bazkideentzako mezu bat bota du: "Hautagaitza guztiek maila ona dute, baina ezberdinak gara. Athleticek eraldaketa bat behar du, eta gu gara horretarako aproposak".

Lehenengo orduan, parte hartzea % 3,1ekoa da; 2018an, ordu berean, % 1,7koa zen.

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak bere botoa eman du. Handik gutxira, San Mamesen bozkatu ahal izatea positiboa dela azaldu du, "eraginkorragoa eta erosoagoa" delako bazkideentzat, baina Ibaiganen egitea "nolabaiteko erromantizismoa" duela gogorarazi du.

Bestalde, gaurko eguna klubaren Presidentetza eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko festa izango dela esan du, "etorkizunari harrotasunez eta, ahal dela, elkartuta begiratu ahal izateko".

Hauexek dira botoa emateko jarri dituzten 24 mahaien nondik norakoak.

09:00etan ireki dituzte hautestontziak San Mames estadioan. 21:00ak arte egongo dira zabalik, eta botoa eman nahi duten bazkideek indarrean dagoen NAN edo pasaportea aurkeztu beharko dute.

Jon Uriartek baikor itxi du kanpaina, eta esker ona adierazi die hautagaitzako bere taldekide guztiei.

Ricardo Barkalak iragarri duenez, bere hautagaitzak hauteskundeak irabaztekotan, Athleticek Jon Moncayola Osasunako jokalaria fitxatuko luke, eta hori bera egiten saiatuko litzateke Real Madrileko Nahikari Garciarekin.

Hiru hautagaiek egin dute, ostegunean, kanpaina-amaierako ekitaldi bana. Iñaki Arechabaletak Oscar Perarnau aurkeztu du; bazkideen babesa jasoz gero, Perarnau izango litzateke Athleticeko futbol-zuzendaria.

Ostiralean, hilaren 24an, Athleticeko hauteskundeen gaineko denaren berri emango dizugu. Bazkideek 9:00etatik izango dute aukera botoa emateko, eta horretarako San Mamesera joan beharko dira.